Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Triesten hizkuntza asko hitz egiten da, horren lekuko da atzokoan aipatzen nuen Pen Club eleaniztuna. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 60. orr.
Zorroaga teniente eleaniztuna ere haiekin zebilen. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 107. orr.
Hizkuntzari dagokionez, Europak eleaniztuna izan behar duela uste du EAJk. Berria - Euskal Herria 2004-05-27
Hitzarmenaren xedea ume eta gazte horiek guztiak etorkizunean «euskal herritar eleaniztunak» izatea dela nabarmendu zuen Mendigurenek. Berria - Harian 2005-03-22
Espainiako Gobernuak Hego Euskal Herrian dituen erakunde eta ordezkariei dei egiten diegu Estatuaren izaera eleaniztuna, hitzez bakarrik ez, praktikan ere errespeta dezaten. Berria - Euskal Herria 2006-02-12
Euskal gizartearen borondatearen errespetuan oinarrituta dago, Espainiako Estatuaren gainerako herriekiko elkartasunean eta nazio ezberdinak osaturiko Estatu eleaniztunaren egituraketan. Berria - Euskal Herria 2004-09-24
eleaniztunak kanpaina (3); zigilu eleaniztunak (3)