Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ele (orobat elhe g.er.) 1 iz hitza; hizketa, berriketa; hizkuntza. ik solas.

Ele bat, behako bat, hura han dela soilik jakitea, hots bada!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 173. orr.

Erradazu ele bat eta sendatuko naiz, baina estrategiarik ez aipa Jauna!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 86. orr.

Ez zizkidan ele bi horiek baizik erran Ele hori entzutetik beretik ez zarea ahalketua sentitzen?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 78. orr.

Nola ukitu ninduen aitaren erran hark, eta nola sentitu nituen bi ele haiek -garaile eta galtzaile-, biak ongi berezirik eta marra batek banaturik, gaua eta eguna bezala!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.

Zer ziren bada burumuinaren harpe hitsetarik jaukitzen zitzaizkion ele horiek?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.

Hiriko argiek, ostatuko ele eta oihuek piztu naute berehala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 209. orr.

Bere mugikorra beharriari lotua heldu zen gizon gazte bat, ele eta ele, begiak apalik.  Herria   2002-10-24

Badela orain ele eta mugimendu!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 33. orr.

Dena irri, ele eta oihu airos.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 176. orr.

Elea zerion, adiskide antzo mintzo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

Aurpegiak gorri, elea xuhur, ez du aspaldi helduak direla.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 116. orr.

Elea bero hasten dira ertzainak, atzera! atzera!, eta, haietako bi miatzen ari direlarik gorpuaren inguruak, beste bi ertzainek plastikozko zerrenda zuri-gorri bat jartzeari ekiten diote, lurrean datzana jendearengandik bereizteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 14. orr.

Laurogei urteak bete dituenez geroztik, bere kargu orotarik erretiratu baita Roger Etxegarai kardinalea eta menturaz gertatu baitzaio, beste kargudun batzuei bezala, kargua utziz geroz mihia luzatzea edo bederen elea askatzea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 162. orr.

Bertsulari bezala elea aise heldu zitzakon eta zuzen; pikoa eta irria errexak zituen, baina ez zuen sekulan itsuskeriarik ez gaiztakeriarik erabiltzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 103. orr.

Eleak emeki ahoskatzen zizkidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 173. orr.

Eleak bai, ele franko badira, denak eder.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Beharrik haien eleak ez dituzun konprenitzen.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 166. orr.

Haren eleak txaloz eta "gora" ozenez errezebituak izan ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 222. orr.

Poesiaren eginbeharretako bat hitzak garbitzea, eleei zarata kentzea dela zioen behinola Bernardo Atxagak elkarrizketa batean.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 7. orr.

Nola baita faltsu eta arriskutsu atsegin eta seduzitzaile den bezainbat, ez du nehoiz, gazte-gaztea zenetik, urratsik egin edo elerik erran asmo bat izan gabe.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 58. orr.

Bittorri elea agortu zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 187. orr.

Berrogoi urte han ibili ginela eta orain hasia da elea jalgitzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 57. orr.

Orduan baizik ez zituzten egin bi ele elkarrekin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 20. orr.

Ele guti egiten nuen etzanik egoiten nintzen egin ahala luzaz, eta arratsaldean eguzki puxka baten hartzera joaiten nintzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 60. orr.

Oro har ele guti erabili genuen egun hartan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 137. orr.

Alde edo aurka, bakoitzak elez erran dezake sentitzen eta testuinguru horretan bizitzen duena.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 102. orr.

Aipu eta anekdota haiekin eta haien arteko loturekin, sare bat osatuz joan zinen hitzez hitz eta elez ele, eta ni sare hartan atrapaturik eta liluraturik sentitu nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 390. orr.

Uste dut gizarte elebidun bat (euskara-gaztelania edo euskara-frantsesa), edo hiru elekoa nahi bada, anitzez ere hurbilagoa dela, eta egingarriago, gaztelania atzendurik euskara eta ingelesa erabiliko dituen gizarte bat baino.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 193. orr.

Ele bietan, nola ez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 129. orr.

Ele bietan-edo, alegia: [...].  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 129. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hurkoarentzat ele onik baizik ez denean.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 207. orr.

Ezer entzuten ez bailuan, ele ona eta irri beroa eskaintzen zien.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 90. orr.

Minixtroak ele ona emaiten duela eta hortan kitto!  Herria   2003-04-17

Ele politak eskaintzen dituzte baina orain artean bederen ez dute egoera aldatzeko edo bideratzeko ahalik erakutsi.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Joxe niniarekin ari denaren tonua erabiliz solastatu zaio zamariari, apal, gozo, mingain klaskadak, ziztuak eta ia soinu huts diren ele eztiak nahasiz.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 25. orr.

Behin eta berriz irakurri nuen, silabak banan-banan aletuz, lerroz lerro ahogozatuz, ele eder haiek denak besterentzat ez baina niretzat balira bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 127. orr.

Haien haserreak, haien ele ederrezko protestek omore onean ezarri ninduten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 47. orr.

ik beherago 7. Lau galdeeri ba/ez erantzunez, ele alferrik gabe.  Herria   2001-11-08

Luma beltza, ele askea.  Berria - Kultura   2004-07-25

Ele gaiztoek ahapeka ziotenez, Savall jeneral-buruarekin izandako uztar gehiegiek ere sendagailua behar zuten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 187. orr.

Laster izan zen zaharren eta gazteen arteko halako lehia bat, eta ez bakarrik pilotaren gatik: ahopaldi, ele bero, gaizto, eztabaida, ez zen deusen eskasik halako kalda batean Eskual Herriko plazen atxikitzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 34. orr.

Ez zara deusetara helduko edo sortu zarenean urkatu behar zintudan errepikatzen diete eta ele makur horiek gero, norahaize-ikur, baliatuko dituzte egunero.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 334. orr.

Berez, ele gutiko gizona da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 152. orr.

Laborantzan edo lantegietan, ele gutxikoak ziren eta aski zen ildo horretan sartzen zirenen begien hondoen jotzea, zeinen indartsua zen deus ere galtzekorik ez zutenen tema eta kemena jakiteko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 51. orr.

Euskaraz manera bitxian mintzatzen zen, ele arrotzak tartekatuz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 242. orr.

Ez dut gogoan ele doi eta egoki hori atzeman nuen, Kristinak tupustez eten baitzidan hasi gabeko jarduna: [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.

Ez zuen baitezpada iritzi haiekin bat egiten, baina ez zuen ele pozointsu haien gezurtatzeko indarrik ere egiten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 113. orr.

Isiltasunaren leizera botatzen nituen ele mingarriak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 29. orr.

Legelariak ele gozo eta ikasia zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 86. orr.

Musu eta ele gozoek hainbat hamarkadetako destorbua ahantzarazten zioten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 142. orr.

Baldin eskaini didazun adiskidantza ele hutsa ez bada.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 264. orr.

Bestela, iduri bailuke beren zekenkeriaren estaltzeko eta herrialde askatu berrien ilusitzeko eta larrutzen jarraitzeko herrialde aberatsek asmatu ele huts gezurtiak baizik ez direla gure Deklarazio, Hitzarmen, itun eta araudi guztiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 145. orr.

Aldizkako saiotan astintzen zuen haren bizkarra lehendakariaren elezko metrailetak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 109. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Barnean haatik ele burrunba nagusi.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 74. orr.

Hertsapen [...]: botearearen ele-edertasuna.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 139. orr.

Ele-hustasuna hedatu zen bien artean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 219. orr.

Ilunpe zakarrean eskale bihi batek ez zuen gazteen ele-balentriarekiko arraileria edo iharduki gogorik. azkenean, bere oilasko erdia akabatzeko beta aurkitu baitzuen, osaba Joanikoten ele-jario luzearekin baterat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 279. orr.

Gizonak ele-gaizto zerraikan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 333. orr.

Hain luzaroan isilik egondako ele-edertasunaren doinuak berriro ozendu ziren Gregorioren pulpitotik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Gizaseme ele-zaku horietako bat eseri zitzaidan ondoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 294. orr.

Gizon ezin kalakariagoa eta ezin ele-ontziagoa zena, hitz gutiko eta hitz urriko egin zitzaigun handik aitzina.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 163. orr.

Haren senar ele-leun eta gaiztoarekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 116. orr.

Eulalia izenak hizketa on eta ele-txukun, ele atsegin, kanta leun edo ahots gozoa duen emakumea esan nahiko luke.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 68. orr.

Leandrok etenik gabeko jardun ele-oneko bati ekin baitio adarbakoitzaren istorioak behar omen lukeen errematearen kontura.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 184. orr.

Hire aitatxori ikasitako errezetarekin, erantzun zion Marckek, artean oka eta hizketan orduantxe ikasi izan balu bezain ele zezel.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 112. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Alexandro berarengana etorri zenean, ez zion ziri-elerik batere zuzendu, baizik eta beste ikusleen artekotzat jo zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 41. orr.

Mamira jotzeko unea zen; hura artean nire limur-eleok hausnartzen ari zelarik, hogeita hamar libera urre eskatu diot guztiaren truke.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.

-Barkatuko didazu atrebentzia, baina ez dizu batere onik egingo zure txerren-eleekiko obsesio horrek -hasi zait geriatra-.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 63. orr.

Berunezko xafla biribilkatu eta iltze batez zulatuan irarririk dago xarma-elearen testua, xarmaginak bere ahizparen hilobiko libazioen hodira limurtua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 49. orr.

6 alegia, ipuina.

Nork asmatu zuen Mateo Txisturen elea?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 133. orr.

Beste biderik ez zeukan, bada: Andreasengandik orpoz-ipurdi ihes egin, eta berriro Ameriketara eramango zuen ontziren batean ezkutatu, edo, besterik ezin eta, marinel-ele hartako neska hura bezala ontzi-mutilez mozorrotu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 126. orr.

7 ele-eder (orobat eleder g.er.) izond ik elokuente.

Dotorea eta eleganta zen, zibiltasunaren arauak ezagutzen zituena, hitz errazekoa, aho-xuri eta ele-ederra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 485. orr.

Txantxa artean irakurri zuten egitarau osoa, hizlari ele-eder batek herriko giro mistikoa loriatu behar zuela, edo Schola Cantoruma Sestaotik ekarri behar zutela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 73. orr.

Izain xurgatzailetzat zeukaten gehienek Lenehan, baina, fama hori gorabehera, azkarra eta ele-ederra zenari esker gorde ziren lagunak erabat haren kontrako jarrera hartzetik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 72. orr.

8 ele mele iz berriketa, hitz-jarioa.

Emakumeak, ordea, ele-mele parrastatsu bati ekin zion, txorrota matxuratu zaion iturri ireki baten jario halako batez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 269. orr.

Zernahi ele-mele badabila Saddam Hussein hartaz oraino.  Herria   2003-06-19

Gusturago egoten nintzen jende umoretsuz betetako taberna batean silla batean eserita haien denbora-pasarako ele-meleak entzuten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 219. orr.

Aliatuak alderdi guzietarik heldu ziren, eta bazen gure artean ele-mele, bereziki igande astirietan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 104. orr.

Agatak deus ez bailitzan begia kameraren zurrutagailuan pausatu zuen, solasak, ele-meleak eta karkailak bazterturik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 317. orr.

9 ele eta mele adlag hitz egin eta hitz egin.

Edmund Dwyer Gray hizketan ari zen, ele eta mele, eta gizon xahar bat, karramarro-itxurako gizon xahar bat, bere bekain sarrien artetik begira zegokion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 252. orr.

Gizaseme ele-zaku horietako bat eseri zitzaidan ondoan eta, ele eta mele, berriketan hasi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 294. orr.

Eta isildu zarelarik, berehala ele eta mele hasi beharrean, atorrako sakelatik Gauloises atera eta zigarreta bat eskaini dizu.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 42. orr.

10 ele zahar ik elezahar.
11 ele txar (orobat eletxar)

Bainan azken hau ez da oraino osoki onartua (emazteak soldadoz beztiturik ikustea eskandalagarria zaie batzuri), eta keinu itsusiak ikusi dira eta ele txarrak entzun ohizko alardekoen ganik emazte ta gizonez osaturiko alardeari buruz.  Herria   2005-07-07

12 ele txarka adlag

-Jendea ele txarka ariko da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 170. orr.

Emazte horiek Sarako beste biztanleek egiten zuketen gauza bera egiten zuten: hartaz eta haren familiaz ele txarka aritu, bastartaz trufatu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 83. orr.

13 ele zuri (orobat ele xuri eta elezuri) solas engainagarria.

Ele zuri frango errana, haren begiek, haren kopetak, haren ezpain zimurrek, haren kara eta itxura guziek, bazuten halako basamolde bortitz bat.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 192. orr.

P.ko hautetsien aitzinean jokatu dira Galouzeau jauna eta Sarkozy jauna erakutsi nahian elgarrekin lanean ari zirela, dena ele zuri, bainan erakutsiz ere dituzten ikus-molde diferentak.  Herria   2005-09-29

Xinak ez duela axola handirik jende-eskubideetaz bainan hortaz ele zuri parrasta bat erran da eta gero kasik denak paso joan dira!  Herria   2001-07-19

Gorputz ederra, zoriaren ondorio hutsa; graziak, ohiturak ia beti ematen dituenak, adimen bizia egia erran, baina behar izanez gero ele zuriak ordezkatuko lukeena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 247. orr.

Familiaren kontsolamendu eskariari erantzun dut ele xuriz, ene ahotsaren oihartzun kiretsa aditzen nuela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko ele (4); aldeko ele ederrak (4); beti ele (5); bi ele (4); den ele (4); den ele hori (3); dena ele (6); ele bat (21); ele bat bakarra (4); ele batek (3); ele bietan (3); ele bitan (16); ele eder (4); ele ederra (9); ele ederrak (13); ele ederrez (3); ele eta (19); ele eta ele (4); ele eta mele (3); ele goxo (3); ele guti (6); ele haiek (4); ele hori (11); ele horiek (6); ele mele (6); ele on (3); ele ona (14); ele ona aise (3); ele ona emaiten (3); ele oneko (3); ele onez (3); ele politak (3); ele txukun (3); ele zuri (5); elez ele (3); eta ele (34); eta ele ederra (3); euskararen aldeko ele (3); ez ele (5); ez zuen ele (3); haren ele (4); nituen ele (3); zuen ele (7)

aberriaren elea (3); berrien eleak (4); eleak eta (3); elerik erran (5); elez ele (3); eta elea (4); eta eleak (5); eta elez (4); ezein elerik (3); gure aberriaren elea (3); lehen eleak (3); luma berrien eleak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus