Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tiraderatik paper batzuk hartu nituen, sindikatuko eranskailuak eta partiduko barne ohar batzuk hautsi egin nituen, sukaldeko ekonomikan erretzeko, badaezpada ere. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 202. orr.
Ekonomika gainean eltzea lurruna dariola, kako batean txapa irekitzeko gantxoa, paretan Arantzazuko egutegia. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 140. orr.
Adelak lurrezko kazola bat hartu zuen ekonomikaren txapa gainetik, eta gure mahaira ekarri. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 221. orr.
Tximiniak ondo tiratzen ez, nonbait, eta ke laino bat zegoen gela osoan barreiaturik, ekonomika gaineko eltzearen belar-lurrinarekin nahasten zena. Eztarriko eta inguruko gaitzetan-eta, "ekonomika" gainean bero-bero egindako zahia, zapi batean bil-bil egin, eta lepoaren jiran, eztarriari bero eusten, edukita nago ni txikitan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 31. orr.