Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fabrika batzuek beren langileentzako dendak ere badituzte, ekonomatoak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 138. orr.
Barnetegi hartako ekonomatoan saltzen ziguten salda pasteurizatu hura ez zegoenez edaterik, esnekia behintzat hobeto hartzen nuen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 94. orr.
Ekonomatoan bi kafe hartu ondoren. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 18. orr.
Portuko ekonomatoan hartzen genituen pastis eta demi-bier haiek norekin hartzen dituzu orain? Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 31. orr.
Batzuetan Manurekin gogoratzen zen, ekonomatoko kantinan hartzen zituzten demi-bier haiekin. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 42. orr.
Afal ordua baino lehentxeago bueltatu gara ekonomatora. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 119. orr.
Ekonomatoko ilara amaitu eta gure txanda zen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 142. orr.
Jendea bazkaltzeko zain dagoenean arrimatu gara enegarren aldiz ekonomatoko leihatilara. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 121. orr.