Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Astrologiaren bitartez ere, arkitektoak ekialdea, mendebaldea, hegoaldea eta iparraldea ezagutuko ditu, eta baita zeruaren eraketa-sistema ere, eta ekinokzioaren, solstizioaren eta astroen ibilbideen berri izango du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 470. orr.
Proposamen gogorra egin zion bere buruari: udazken hartan, laurogeita hamar egunetan, udazkeneko ekinoziotik neguko solstizioraino, egunero-egunero argazki bat ateratzea. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 8. orr.
Zirkulu batean zehar mugitzen da ardatza, eta 26.000 urte inguruan behin etortzen leku berera: ekinozioen prezesioa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 175. orr.
Eguzkia Aries zeinuan sartzen denean eta zeinu horren zortziren bat zeharkatu duenean, udaberriko ekinokzioa markatzen du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4330. orr.
Libraren zortzigarren partera iristen denean, udazkeneko ekinokzioa markatzen du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4330. orr.
Benetan jainkoen adimenak asmatutakoak dira gauza horiek eta horretaz pentsatzen jartzen denarentzat benetan miresgarria gertatzen da nola gnomoaren ekinokzio-itzala neurri desberdinekoa den Atenasen eta Alexandrian, Erroman eta Piacenzan eta lurbira osoko gainerako beste lekuetan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4170. orr.