Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekidin, ekiditen (orobat ekiditu g.er.) 1 du ad saihestu.

Ez zituen amildegiak ekiditen eta ez zien arriskuei beldurrik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 452. orr.

«Frantziaren helburu bakarra Boli Kostan gerra zibila ekiditea» dela berretsi zuen.  Berria - Mundua   2004-11-10

Denethor erotu ez balitz, nik ekidin nitzakeen galera horiek.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 161. orr.

Naturak zauriak ekiditen lehenago irakatsi zuen beso ezkerrak artoski ezkutuari aurre egin baino.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 279. orr.

Zelula amak bihotzekoak ekiditeko erabil daitezkeela esan dute.  Berria - Gaiak   2004-04-27

Kateme batek bezala ekiditen dituzu begiradak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 71. orr.

Ausardia hausnargabea balio bilakatu zen; zuhurtasun neurtua, koldarkeria; neurria, gizontasunik eza; buru-argitasuna, ekintza ekiditeko amarru; azkartasun eroa, gizontasun; doitasuna, arriskuak ekiditeko bide.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.

Animaliekin gertatzen diren istripuak ekiditeko bide seinaleak baino zerbait gehiago behar da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Ekidingo duen egoera bakoitzak, egingo duen hautu ezberdin bakoitzak beste norabaitera eraman dezake, oso ezberdinak izan daitezkeen helmuga ezezagunetara.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 35. orr.

Nahasmena ekiditeko eta argudioaren ulermena errazteko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 371. orr.

Espazio itxiak ekidin nahi izan ditu Moneok, barrura begirako eraikina egin beharrean, kanporantz zabalduriko leihoa sortu.  Berria - Kultura   2004-05-25

Gero eta klarkiago ikusten nuen ezen ezin ekidin izanen nuela gerla hura ene hautua egin nezanean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 239. orr.

Nola daitezke, ostera, gauzen lehenkiak deituak izan eta heriotz bideak ekidin, bizidunak badira, eta bizidunak eta hilkorrak gauza bat eta bera badira?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 149. orr.

Frantxuaren soa bezainbat Kastela eta Thierry eskaleen usain lakarra ekiditen saiatu zen. Rural hitza ekiditen hasi nintzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 167. orr.

Dialektika transzendentala, beraz, judizio transzendenteen itxura aurkitzearekin eta aldi berean hauek iruzur egin dezatela ekiditearekin askiesten da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 140. orr.

-Haren teoriak ekidin beharreko ondoriorik ba ote duen ikusi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 364. orr.

Ezin izan zuten arrisku sentipen gertukoaren aurrean traidorea tirokatzerik ekidin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 209. orr.

Ezin ekidin gizon hori maitatzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 356. orr.

2 (adizlagunekin)

Etsaigoa tentuz ekidin, lasaitasunez eraman, ahalik lasterren amaitu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 76. orr.

Batasunak «erraz ekidingo luke ilegalizazioa indarkeria gaitzetsiko balu».  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Horrela gaiztoek ere gozatzen dituzten ongiak desiragarriago izan ez ditzagun eta zintzoek ere maiz nozitzen dituzten gaitzak dorpeki ekidin ez ditzagun.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 348. orr.

Preseski ekiditen dena hauxe da, berezitasunean oinarrituta jendartearen parte bat bertzearen kontra ezartzea.  Berria - Harian   2005-12-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus