Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, erregina ekarrarazi zuen. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 67. orr.
1993ko otsailean, gaixotasun hondatzailea agertu eta handik urtebetera, New Yorkera ekarrarazi genituen Virgil eta Amy, gurekin egon eta erretinaren eta garunaren funtzioei buruzko test fisiologiko espezializatu batzuk egitera. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 154. orr.
Ekarrarazi zuten Iruñetik ingeniari bat urtegia berritzeko; lana egin ondoan, urak eraman zuen; berriz egin eta berriz ere eraman, eta hola hiru aldiz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 56. orr.
Notarioa ekarrarazi du hiritik. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 46. orr.
Hazparneko ikastolako pedagogi edo hezkuntza taldeak, hezkuntza arloko profesional bat ekarrarazten du. Herria 2003-01-14
-Ene hortzak azter ditzazun ekarrarazi zaitut, doktore jauna. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 219. orr.
Hain itxura txarreko baitzegoen, apeza ekarrarazi zion amak San Nikolasetik, azken bidaiarako presta zezan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 40. orr.
Eta, jakina, ez dut inolako asmorik Ahmet hona ekarrarazteko -adierazi zuen Sofik. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 35. orr.
Sultanak egunero ekarrarazten zuen bere aurrera, mutila Ramadaneko ilbetea bezain ederra baitzen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 39. orr.
Ondoren, jaiki eta Gexurrera abiatu zen Joab, Absalom Jerusalemera ekarrarazteko. Elizen arteko biblia 2 Sm 14,23
Logika bera erabiliko dute ikasleak ekarrarazteko ere. Berria - Harian 2006-02-10
Bitartean, Tom kalearen beste aldean zegoen artean, eta iruditu zitzaidan aspaldi behar nuela hura gure arteko elkarrizketara ekarrarazia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 103. orr.
Arma-gizon aldra bat ekarrarazi zen mendia inguratzeko. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 79. orr.
Ganbela bat prestarazi zuen belar eta guzti eta idia eta astoa ekarrarazi zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 806. orr.
Bainan zenbaitzuk nahi lituzkete kanpoko ardi batzu ekarrarazi, Lacauna arrazakoak eta ere Israelgo ardi mota bat, esne kopurua emendatzeko. Herria 2005-09-01
Eta horretan ari zirela bueltatu zen sheriffa, auzo-lagun baten zaldi-kotxea konfiskatu eta Kitori ekarrarazi ondoren. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 211. orr.
Anbulantzia ekarrarazi zuten eta erran zaukuten Baionako ospitalera eraman zutela. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 16. orr.
Berehala ekarraraziko dut ura, oinak garbitu eta zuhaitzaren itzalpean atseden har dezazuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 49. orr.
Aita Vilariñoren Caballero Cristiano liburuskaren ez dakit zenbat pakete ekarrarazi zituzten. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 236. orr.
Gero ordainketa-liburuak ekarrarazi nitian, eta ikusi nian naziak hiru hilabete baino ez zeramala gurean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 274. orr.
Ondoren, Ebanjelioen liburua ekarrarazi eta San Joanen ebanjelioa irakurtzeko eskatu zien. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 252. orr.
Gero, amari deitu, papera ekarrarazi eta ezkontagiria idatzi zuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 118. orr.
Batzuek diote kantxako paretaren altxatzeko erabiliak izan diren harriak zuzenki Txinatik ekarrarazi zituztela, Shanghai hirian desegin zuten pilotalekutik. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 188. orr.
Uhin bereziak, ikuspenak ekarrarazten dituzten horiek. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 130. orr.
aurrera ekarrarazi (4); bat ekarrarazi (11); bat ekarrarazi zuen (5); ekarrarazi behar (3); ekarrarazi eta (10); ekarrarazi eta esan (3); ekarrarazi zituen (13); ekarrarazi zituzten (3); ekarrarazi zuen (18); ekarrarazi zuten (4); ekarrarazten du (4); ekarrarazten dute (3); ekarrarazten zituen (3); ekarrarazten zuen (3); papera ekarrarazi (3)