Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekai (orobat ekei g.er.) 1 iz materia; materiala. ik gai.

Zure esku ahalguztidunak, ekai eragabetik mundua sortu zuenak, edozein bitarteko erabil zezakeen haiek zigortzeko.  Elizen arteko biblia   Jkd 11,17

Arbela, Galizian oinarrizko ekaia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 215. orr.

Metala, zura edo oihala ditu bere ekaiak; pigmento naturalekin, akrilikoekin edo oliodunekin du margotzen.  Herria   2004-05-06

Errauste plantek ekai toxikoak isurtzen dituzte, eta ez dago konpondua azken hondakinen edo errautsen arazoa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Metala ez zela dirua egiteko ekai bakarra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 77. orr.

Urak ere bere lana egiten du, eta hondakinekin nahasiz, lixibia izeneko ekai kutsagarria sortzen da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Auto eta hegazkinetan gero-ta usuago metalkien ordez ekai konpositoak baliatuak dira.  Herria   2004-12-09

Nire kargua arriskutan eman ditut kontrabandoko ekaiak garraiatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 116. orr.

Han eraikitzen zuen oihalezko etxola, eskumenean zeuzkan ekaiekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.

Ekaiak erraz pasatzen dira gehienetan kanpotik gorputz barrura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Paper zaharrak baino lehen buztinezko xaflak eta papirozko oihalak izan ziren idazteko ekai eta.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 46. orr.

Politikaren ñabardurak eta nazio arteko komertzioa, ekaien gaineko tasa eta zergen ordainketa. zuhaitzak moztu eta egurra egin, adreiluak eta ekaiak ekarri udaberriko eraikitze-lanetarako.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 155. orr.

Argazkiak pikorra ikusgarria, ekaia agerian zuten euskarritan eginez, "goma bikromato" famatu haietan, adibidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 286. orr.

Ekaiak kalitate txarrekoak zirelako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 337. orr.

Erori da haitza, uzten dauzku mozkinak eta ekaiak.  Herria   2002-07-25

2 (hitz elkartuetan)

Edozein sailetako ekai eskasiak espekulazio gero eta handiagoa ukan zuen ondorio, eta nornahi egoeraz baliatzen zen, guti edo aski.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 217. orr.

3 irud/hed

Amodioa isiltasun eta bakartasun zen eta elea ekai pottolo.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 145. orr.

Pilotari on baten ekaia zen Jean Michel, bai luzean bai eta xare jokoan, lagunkina gainerat.  Herria   2003-02-20

Perpausaren azpian dauden muin-perpausak, perpausa eraikitzeko erabili diren "ekai edukidunak" direla pentsa daiteke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 145. orr.

Arats goxo batzuen pasatzeko ekai guziak bilduak dira eta ongi etorri hoberena deneri egina.  Herria   2004-06-24

Baina ulertzen dut huts horren kausa: ez zen deus gertatzen barne haietan edo bederen nik kentzen nion errealitateari ekaia.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 78. orr.

Tesietan eta ehun irekiduretako ponentzietan ikerlariek aztertzeko ekai brutoa zen gure artzaina.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 130. orr.

Ideala, beraz, gauza ororen jatorrizko irudia da (prototypon), eta gauzek osotara beren ahalgarritasunerako ekaia bertatik hartzen dute, kopia akasdunak (ectypa) diren aldetik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 211. orr.

Neure ezagutza objektiboaren ekai naizenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.

Logika transzendentalak Estetika transzendentalak eskaintzen dion sentimenaren apriorizko anizkunkia dauka bere aurrean adimenaren adigai hutsei ekaia emateko, zeinak ekairik gabe edukirik gabekoak, eta beraz, erabat kaskalak liratekeen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 63. orr.

Beraz, ez du ezer ezagutzen berenez, baizik eta ezagutzarako ekaia, hots, berari objektuaren bitartez eman behar zaion begiespena lotzen eta ordenatzen du.  Berria - Harian   2005-08-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus