Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ehunen 1 iz kopuru bat banatzen den ehun zati berdinetako bakoitza.

Ehun metro bederatzi segundu eta ehunen gutxi batzutan egitera kondenaturik, droga debekatuak hartu zituen korrikalariak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 137. orr.

Gai gara larruazalean milimetro baten ehunen bateko deformazioa nabaritzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.

Segundoaren ehuneneko baten denbora-diferentziaz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 199. orr.

Salerosgai horren parte hori diru-masaren parte bati egokituko zaio; bataren totalaren erdia, bestearen totalaren erdiari; bataren hamarrena, ehunena, milarena, bestearen hamarren, ehunen, milarenari.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 72. orr.

Bere ondasun guztiak emango lituzkeela Pavel Ivanovitxen tasunen ehunen bat edukitzeagatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 284. orr.

59 segundo eta 30 ehuneneko denbora eginda 2003an Kosuke Kitajima japoniarrak egindako marka ondu du (59.78).  Berria - Kirola   2004-07-11

Bigarren Abel Onandi bizkaitarra izan zen 39 ehunenera.  Berria - Kirola   2004-08-22

2 (hitz elkartuetan)

Gure mundu osoaren izatea segundo ehunen bakan batzuetan jokatu dela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 101. orr.

Argazki bakoitzeko bi segundo ehunen, hiru segundo dira Doisneauk aukeratutako argazkietan guztira "gordetzen" den denbora.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus