Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ehulategi (orobat ehulatei) iz ehuleak aritzen diren tokia.
Kartoietan zituen koloreak ehulategietarik jalgitzean aldatuak ateratzen zirenez, Lurçat-ek, 1939ean, Aubusson atelierretan hogeita hamar bat kolorezko hari zenbakiz bereiztea erabaki zuen. Berria - Kultura 2004-08-25
Ehulateiko seme honek ehule ixtorio horiek laket nituela ikusi zuen beharbada gure irakasleak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 106. orr.
Ehulategi bat bazuten aireplano lantegi batean birmoldatua, hor 2 000 deserritu badira hiru geletan zatituak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.