Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ehorzleku (orobat ehortz leku) iz ehortzeko lekua.
Ehorzlekua mugitu gabe egon zen erresuma Dariogana iritsi arte; honek ordea, arrunt tentatu eta, ireki egin zuen ehorzlekua, eta diru ordez gorpua eta hitzok aurkitu omen zituen barrenean: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 317. orr.
Nire ondoren datorren Babylongo erregeren batek dirubeharrik izan baleza, ehorzlekua irekiz, nahi adina har beza. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 316. orr.
Nikotris erreginak, jenderik gehiena igarotzen zen hiriko atearen gainean bere ehorzlekua prestatu zuen, atalburuan hitzok zizelatuz: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 316. orr.
Mikel Strogoffek Nikolas gizagaixoaren ehortz-lekua aurkitu zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 460. orr.