Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eguraldi 1 iz eguratsaren egoera.

Eguraldia, zoria bera bezala, aldakorra da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 83. orr.

Ze eguraldi dakar, Arturas?  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 86. orr.

Gairen bat atera nuen gero, Triesten beti halako eguraldia egiten al zuen edo antzeko hizpideren bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 182. orr.

Tenperatura zero gradukoa, eguraldia hotza eta gardena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.

Eguraldi honek ez du kanpoan lo egiteko gogo handirik ematen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 51. orr.

Leihoa ireki zuen, ukondoak eskudelean bermatu zituen, ongi sentitzen zen, eguraldia zakar samarra izanik ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 286. orr.

Gauean eguraldia aldatu egin zen, eta euriz zamatutako haizeak jo zuen mendebaldetik, hotz eta errukigabe.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 336. orr.

Subway Series-ak etorri ziren eta joan ere bai; eguraldia hoztu egin zuen; Gore eta Bush lehian ari ziren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 284. orr.

Dagoeneko eguraldia zertxobait berotzen hasita dagoen arren.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 113. orr.

Memoria elurra bezalakoa baita: erori berri xapatxetan aise urtzen da eguraldiak epeltzera eginez gero.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 44. orr.

Atertu du, otzandu da eguraldia eta, laino artetik kukuka hasi eta gero, eguzkia nagusitzen ari da.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.

Hurrengo goizean eguraldiak txarrera jo zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

Ezer berririk ez: aparteko eguraldia ari du egiten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 323. orr.

Eguraldia euritara zegoela bota nuen nik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 36. orr.

Zer moduzko eguraldia dugu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 189. orr.

Eguraldia ezin txarragoa zen asteburuaren hasieratik, hogeita hamabost graduko bero sapa itogarria, hezetasunez eta argi itsugarriz erasoka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 260. orr.

Harrera, eguraldia bezain beroa.  Berria - Kultura   2004-03-28

Eguraldia sargori, aterako niela freskagarriren bat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.

Han bazirudien, eguraldia horren hila zegoen eta, une batetik bestera euria hasi behar zuela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 145. orr.

Hautsiezinezko erritoa zen hori, Donostiara etortzen zenetan Barandiaraneko terrazan zerbait hartzea, eguraldia lagun.     «Kuskue tanden», 2004 - 209. orr.

Tira, Andreas, lot nazazu mastara, eguraldia zeharo gaiztotu baino lehen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 138. orr.

Eguraldiaren aldaketa mendearen hasieratik sumatzen zen, eta uzta txarrak eta goseteak areagotu zituen; 1315-1317ko goseteak, adibidez, Iparraldeko Europa osoari eragin zion.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Originala izateko ahaleginean, eguraldiari edo egoera politikoari buruzko topiko lagungarriak saihestu nahi izaten ditut, eta, blokeaturik, zentzurik gabeko kontakizun aspergarrietan galtzen naiz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 80. orr.

Eguraldiaz mintzo direnen sindromea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 213. orr.

Jendeak eguraldiaz hitz egiten didan bakoitzean beste zerbait adierazi nahi duela iruditzen zait.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 40. orr.

Hurrengo goizean eguraldiak txarrera jo zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

"Eguraldiak behintzat ezeri ez dio zorrik", pentsatu nuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 107. orr.

Eguraldiak ez zuen giroa zapuztu, eta trikitilariak, bertsolariak eta aizkolariak jo eta su aritu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

«Eguraldiak laguntzen badu», maiatzean hasiko dira Prestige ontzian gelditzen den fuela ateratzen.  Berria - Gaiak   2004-04-22

Eguraldia eta bizi-beharra elkarrekin lotuak ageri zaizkigu baserriko berri batere ez dakigunoi ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 294. orr.

Eguraldia berehalakoan aldatzera balihoa bezala, larunbateko egunsentian, antxeten eta kaioen karraka errepikakorrek esnatu ninduten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 51. orr.

Bi hizlarien arabera, aski zaila da eguraldia iragartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Era guztietako eguraldietara ohitzeko egokiera izan bazuten ere, kalesako ibiltariak gogaitzen hasita zeuden etenik gabeko euri-zaramaz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 74. orr.

"Ezin duzu eguraldia aldatu, Tom", esango zion Junek, adierazi nahiz gauza batzuk ziren bezalakoak zirela eta kito.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 33. orr.

Ez dute eguraldi honekin jokatu nahi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 139. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Eguraldi ederra dugu gaur, Afanasi Vasilievitx -esan zuen Txitxikovek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 507. orr.

Eguraldi argia dagoelarik, zaratotsak hiriaren mutur batetik sartu eta bestetik ateratzen dira, pareta guztietan zehar iragan ondotik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 251. orr.

Eguraldi zoragarria egiten du, ezin esan bezain ederra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 232. orr.

Eguraldi paregabea egokitu zitzaien.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 171. orr.

Eguraldi distiratsua zegoen, eta trosta bizian nindoan belardietan zehar.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 166. orr.

Gaur eguraldi atsegina izan dugu hiri magiko honetan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 21. orr.

Eguraldi sanoa: egunez beroa eta gauez 10 edo 12 gradu freskoago, eta iparreko haizea.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Eguraldi nahasia izango zela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 376. orr.

A zer eguraldi kaxkarra, ezta?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 106. orr.

Eguraldi eskas honekin, etxean onena.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 180. orr.

Badira beste esaldi pare bat, martxoko eguraldi zakar edo zoro samarrarekin zerikusirik dutenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 112. orr.

Freskatze-prozesua ez da erabatekoa, eta airea 32 °C-ko tenperaturan irteten da normalean sudurretik; edo apalxeagoan, eguraldi hotza denean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.

Mendi goietako eguraldi aldakorra: gauez hotz, egunez bero, bat-batean lanbroa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 116. orr.

Egunak ere, udazkeneko eguraldi egonkor gozoetakoak zirenez gero, [...].  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 100. orr.

Atzo eguraldi euritsuak eta jende andanak zirkulazio arazoak eragin zituzten zenbait hilerritako sarrera eta irteeretan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Eguraldi eguzkitsua bazen, Obaban bertan gelditu eta buelta bat ematen nuen Iruaindik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.

Bazirudien eguraldi ona zetorrela berriro.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 119. orr.

Aski eguraldi ona izan da, bero handiak ba segur, bainan ez haatik duela bi urte bezalako bero alimale heietarik.  Herria   2005-09-01

Oso eguraldi txarra ari duen arren, hegazkinak joan eta etorri dabiltza.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 325. orr.

Hara biltzen dira udan Kamskeko eta beste hirietako funtzionario eta enplegatuak Barabako eguraldi osasun-galgarriaren ihesi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 240. orr.

Sabeth leiho barreneko karelean eserita, hankak gurutzaturik, oinutsik: gereziak jaten ari, kalera begira, eta hezurrak ttukatzen handik behera, eguraldi eurikara.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 286. orr.

Apirileko eguraldi grisari aurre egiteko, kafe triste bat edatera gonbidatu zuen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 135. orr.

Ez nuen honelako eguraldia espero bezperakoa ikusita.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Eguraldia atzokoaren antzekoa izango dela iragarri dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Bezperako eguraldi bera.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 43. orr.

Ez dago mendirako eguraldirik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 115. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Metereologo modernoek askoz denbora-tarte luzeagoko eguraldi-zikloen agerpenak argitu dituzte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 323. orr.

Gero albisteak entzun behar dira irratian, edo telebistako eguraldi mapak begiratu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.

Eguraldi-gizon edo eguraldi-maisuok, oraindik ez dugu zaindari jakin bat seinalatu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 70. orr.

Ez zen falta oilarra, eguraldi-aldaketen iragarle.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.

Eguraldi aurrikuspenek euri gehiago iragartzen dute datozen egunetarako.  Berria - Mundua   2004-07-14

Goiz da, hala ere, eguraldi prebisioak egiteko, arduradunen esanetan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

1982an, Euskadi Irratia abian jarri zenean, ongi jabeturik geunden eguraldi-informazioaren balioaz.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 78. orr.

Frantziako eguraldi zerbitzu publikoak aurreikusten duen bigarren larrialdi mailarik handiena jarri zuen indarrean.  Berria - Gaiak   2004-12-19

Horrelako "etxekoandre" bat, egia, ez litzateke, eguraldi-kontuetarako zaindari txarra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 71. orr.

Ez dakit 1916ko Gerrateko urte parean ere han ziharduten fraide ikasle gazteenek, kintoetatik libre, eta hala, Igeldora iristen ziren eguraldi txartelak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 55. orr.

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Nekazarientzako Eguraldi Iragarpen kanpaina horretan parte hartuko zuten Arantzazutik.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

atzo eguraldi (4); atzoko eguraldi (4); baina eguraldi (20); baina eguraldi txarra (8); beti eguraldi (8); bihar eguraldi (6); da eguraldi (12); dira eguraldi (4); du eguraldi (5); dute eguraldi (5); edo eguraldi (7)

eguraldi aldaketa (9); eguraldi aldaketaren (4); eguraldi bikaina (5); eguraldi ederra (33); eguraldi ederra dago (4); eguraldi ederra zegoen (4); eguraldi egingo (5); eguraldi egingo duen (4); eguraldi eguzkitsua (7); eguraldi epela (4); eguraldi eta (8); eguraldi ezin (8); eguraldi ezin hobea (4); eguraldi gizon (7); eguraldi gizonak (4); eguraldi hobea (8); eguraldi honekin (14); eguraldi hori (4); eguraldi hotza (9); eguraldi iragarpen (4); eguraldi iragarpenak (6); eguraldi iragarpenen (6); eguraldi iragarpenen arabera (4); eguraldi jenero (8); eguraldi kaskarra (8); eguraldi kaskarrak (5); eguraldi kaxkarra (4); eguraldi kontuak (8); eguraldi makurra (4); eguraldi on (12); eguraldi ona (121); eguraldi ona denean (7); eguraldi ona dugu (4); eguraldi ona egingo (4); eguraldi ona egiten (24); eguraldi ona izan (4); eguraldi ona lagun (5); eguraldi onak (10); eguraldi onarekin (10); eguraldi onaren (6); eguraldi onik (5); eguraldi txar (5); eguraldi txarra (97); eguraldi txarra dela (6); eguraldi txarra egin (4); eguraldi txarra egingo (4); eguraldi txarra egiten (7); eguraldi txarra zela (12); eguraldi txarragatik (15); eguraldi txarrak (30); eguraldi txarrak ez (5); eguraldi txarrarekin (7); eguraldi txarraren (22); eguraldi txarraren ondorioz (10); eguraldi txarrari (5); eguraldi txarrik (4); eguraldi zakarra (4); eguraldi zoragarria (7); eguraldi zoragarria egiten (4)

ere eguraldi (7); eta eguraldi (68); eta eguraldi ona (6); eta eguraldi txarra (4); ez da eguraldi (4); oso eguraldi (20); oso eguraldi ona (6); oso eguraldi txarra (12); udaberriko eguraldi (5); udazkeneko eguraldi (4); zein eguraldi (9); zen eguraldi (5); zer eguraldi (19); zuen eguraldi (10)

da eguraldia (17); eguraldia aldatu (8); eguraldia bera (5); eguraldia bezain (4); eguraldia da (5); eguraldia dago (5); eguraldia ederra (5); eguraldia egiten (7); eguraldia elurra (5); eguraldia epeldu (4); eguraldia ere (18); eguraldia eta (21); eguraldia ez (18); eguraldia ez da (4); eguraldia ez zen (5); eguraldia gero (4); eguraldia gero eta (4); eguraldia izan (5); eguraldia lagun (21); eguraldia lagun izan (7); eguraldia ona (4); eguraldia oso (4); eguraldia txarra (5); eta eguraldia (24); nolako eguraldia (4); zen eguraldia (6); zuen eguraldia (5)

badaki eguraldiak (4); baina eguraldiak (5); eguraldiak berak (6); eguraldiak eragindako (4); eguraldiak ere (10); eguraldiak eta (6); eguraldiak ez (19); eguraldiak ez du (5); eguraldiak ez zuen (4); eguraldiak hobera (8); eguraldiak hobera egin (6); eguraldiak laguntzen (9); eguraldiak laguntzen badu (5); eguraldiak okerrera (7); eta eguraldiak (16)

da eguraldiaren (6); eguraldiarekin ere (5); eguraldiaren aldaketa (6); eguraldiaren arabera (8); eguraldiaren berri (21); eguraldiaren eta (6); eguraldiaren gaineko (4); eguraldiaren inguruko (4); eguraldiaren iragarpena (5); eguraldiaren iragarpenak (5); eguraldiaren peskizan (4); eguraldiaren tartea (4); eguraldiari begira (5); eguraldiari buruz (9); eguraldiari buruzko (12); eguraldiari eta (4); eguraldiaz eta (5); eguraldiaz hitz (7); eta eguraldiaren (14); eta eguraldiari (6); hiltzeko eguraldirik egingo (5); zen eguraldiaren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus