Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egunerokotasun (orobat egonorokotasun g.er. eta egonorozkotasun g.er.) 1 iz egunerokoa denaren nolakotasuna.

Niretzat gauza normala zen, egunerokoa, egunerokotasun horretan bizi nuen zerbait.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 232. orr.

Gauza asko egiten saiatu bazara ere, diferentea izaten ahaleginduta ere, egunerokotasunak jan ote zaituzten kezka sortu zaizu.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 16. orr.

"Bizitza" deitzen diote batzuek egunerokotasunari.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 39. orr.

Ez naiz jabetu gatibutasunak ere bere egunerokotasuna daukala, eta are egunerokotasun gris batek osatzen duela funtsean egiazko gatibutasuna.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 139. orr.

Egunez egun egin beharko duk borroka, jakinik egunerokotasuna dela, hain zuzen ere, amodioaren etsairik handiena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 153. orr.

Gizaki orok du egunerokotasuna alarde betilunik gabe bizitzeko dohaina.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 44. orr.

Ez da tristura normal bat; egunerokotasunean zurekin dagoen tristura bat da, ez da pasatzen.  Berria - Gaiak   2006-04-02

Egunerokotasunean finkatuko du biziraupen estrategia: eguneroko garbiketak egin, arropa apaindu, ikasi, irakurri...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.

Hölderlinek egunerokotasunetik ihes egiteko baliatzen zuen literatura.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 112. orr.

Iban Zalduak egunerokotasunetik abiatuta irakurlea hunkitzeko duen abilidade aparta.  Berria - Kultura   2004-03-20

Beste gai batzuk ere bai, hala nola, egunerokotasunaren zama, erabakien prezioa edo ahulenganako elkartasuna.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 364. orr.

101 gau, gaueko eta asteburuetako idazle bainaiz; 101 ariketa egunerokotasunari nortasuna emateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 9. orr.

Lilura zena axolagabekeria bihurtu zuen egunerokotasunaren herdoilak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 38. orr.

Orri hauetan dagoena da bere garaiko egunerokotasunaren erradiografia eraginkorra.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 13. orr.

Egunerokotasunaren naufragioa, zurezko gure etxe kaxkarretan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 184. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hori ere ez baita soluzio txarra, egunerokotasun aspergarriari aurre egiteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 162. orr.

Eni gustatzen zait egunerokotasun banalenaz idaztea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 141. orr.

Hirugarren garaiko kontaketa bihurri eta nahasiek obsesio bakar batera bultzatu zuen Akinosuke: egunerokotasun hutseko gaiak bakarrik kontatzera, errealitate gordinaren itxura zuten fantasia errepikakorretara.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 121. orr.

Egunerokotasun dorpetik ihes egiteko molderik egokiena eta seguruena depresioa zela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 185. orr.

Auzolagun eta senitarte elkartasun batek du bata eta besteen gutxien-gutxieneko egunerokotasuna nola edo hala ziurtatzen.  Berria - Mundua   2004-05-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus