Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egundo adlag (orobat eguno g.er.) 1 inoiz ez. ik egundaino. (ezezko esaldietan)

Egundo izan ez balitz bezalaxe desagertu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 300. orr.

Harryk ez zuen egundo itxaropena galtzen egunen batean baiezkoa emango ziola.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Ez da itzuliko egundo; ez da bueltatuko sekula.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 40. orr.

-Zuen aita ez ei zan ia egundo eleizara joaten.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 55. orr.

Falangistek ez zutela hemen militanterik egundo izango, karlismoaren mistika ulertzen ez zutelako.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 98. orr.

Hemen ez du inork egundo herensugerik ikus.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 117. orr.

Gizonek ez zuten egundo ostera ikusi.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.

Beti dira zatiak, proiektuak, entseguak, egundo osatuko ez diren zirriborroak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 29. orr.

Orain ulertzen dut zergatik ez dituen betaurrekoak egundo eranzten.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 258. orr.

Ofizialki egundo onartu ez arren, kartzeletan egin egiten dute preso politiko eta sozialen arteko bereizketa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 103. orr.

Begi haietan egundo inorengan topatu ez zuen zerbait zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 205. orr.

Haginlaria zen, ekinaren poderioz ikasia baina, egundo ez baitzen eskolan ibili, ez odontologiakoan ez bestelakoetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 20. orr.

Eskekotasunean ere, egundo ez dut arima gupidatsu bat topatu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 86. orr.

Koblakariak lehenago egundo sentitu ez zuen poztasun betea sentiarazi zion eta.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 202. orr.

Aspaldi gertatu eta egundo garrantzitsuak iruditu ez zaizkizun kontuño batzuk darabiltzazu, horietan bailitzan zure biziaren funtsa.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 78. orr.

Eta begia erretzeraino hisoriaren zoko-moko guztiak arakatu arren egundo ezin izango genuke jakin norainokoa zen ziega haietan egondako gizon-emakumeen izua eta oinazearen tamaina. liburuak heldu ziren, handi eta ederrak, nik egundo irudikatu ezinak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 192. orr.

Ondorengo gertakariek egundo ez bezalako informazio zaparrada sortu zuten han-hemen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 87. orr.

Halako manipulazioek, ingeniaritza genetiko terminoaz izendatuak, egundo ez bezalako lanabes indartsua jarri dute biologiaren esku.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 149. orr.

2 (gabe-dun esaldietan)

Oso litekeena da Thoreau egundo sexu-harremanik izan gabe iritsi izana hilobira.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.

Goizeko seietan, egundo hutsegin gabe eta atzeratu ezinik, Padre Solanak txirrina jotzen zuen. denborarekin orain garen bezain urrunak eta desordukoak izango ginenik egundo susmatu gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 292. orr.

Hara non, besteen artean bazen [liburu] bat, ordura arte egundo ere ikusi barik neukan letra molde ezezagun batean izkiriatua zena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 280. orr.

Bera egundo ibili gabea zen taxi batean!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 241. orr.

Hargatik uste zuten basamorturik egundo zapaldu gabeko zenbait jakintsuk han jaioa zela Jainko Bakarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 167. orr.

Aita hilda gero bere logelako armairuan kutxa bat topatu genuen, egundo ireki gabeko gutunez beterik, Euskal Herritik helduak denak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 414. orr.

Egundo ezagutu gabeko bozkario ia mingarri bat.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 50. orr.

Egundo sentitu gabeko poztasuna sentitu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 216. orr.

Lehenago egundo dastatu gabeko horditasuna sumatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 68. orr.

3 (baino...ago-dun esaldietan)

Kaioak luma berriak luzituko dituzte eta egundo baino zaratatsuago ariko dira hegan janari bila kanpamentuaren gainean eta enbarkazioaren inguruan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 329. orr.

Ama gelan egundo baino tristeago eta nekatuago zegoen artean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 16. orr.

Egundo baino presenteago egon zen zuentzat urte haietan.Zenbat eta gehiago miazkatu emearen hankarte-popak, orduan eta beroago nengoen eta zakila egundo baino gogorrago neukan.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 18. orr.

Baina zurrumurruak eten egin ziren eta egundo baino mantsoago entzun genituen Clemente Lopezen azalpenak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 272. orr.

4 (superlatiboekin)

Horixe da egundo margolan batengatik ordaindu den preziorik altuena.  Berria - Kultura   2004-05-05

-Bahekien, Fulgor, lurraren gainean egundo izan den emakumerik ederrena dela hori?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 116. orr.

Mikel Garmendia hil da, euskarazko zineman eta antzerkigintzan egundo izan den aktorerik ezagunenetakoa.  Berria - Harian   2005-08-07

Ipuin harrigarria baita, eguzkiaren azpian egundo kontatu den harrigarrienetakoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.

Egundo ezagutzen den pozoirik toxikoenetako bat botulina delarik, [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 78. orr.

5 (esaldi interjekziodunetan)

Egundo horrelakorik!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 265. orr.

Gizaki baten gorputza taxutzen duten geneak euli baten gorputza eratzen dutenak berak izatea, baina, egundo halakorik!  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 125. orr.

Hamaika makurkeria entzundakoa naiz nire bizian, baina egundo horrelakorik!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 189. orr.

-Egundo komunikazio malapartatu eta kaskarragorik! -esan zuen mutilak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 223. orr.

Halako betetasunik egundo!  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 125. orr.

6 egundoko (orobat ehundoko g.er.) izlag ikaragarria, berebizikoa.

Jurramendiz bestaldean, iskiluz erruz horniturik, egundoko armada bildu zen, Lizarrari erasotzeko prest.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 189. orr.

Egundoko luxua New Yorken jende gehienak arropa etxetik kanpo garbitzen duela kontuan hartuta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 23. orr.

Egundoko aukera, bai.  Berria - Mundua   2006-03-14

Kanpoan egundoko beroa dago.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 34. orr.

Egundoko azkura sudurrean eta eztarrian, mukiak litroka.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 41. orr.

Egundoko oroimen baten jabe zen norbait, noski, ondorioztatu zuten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 107. orr.

Riesgok, zorionez, egundoko geldiketa egin zuen.  Berria - Kirola   2006-04-02

Bihar ordu honetan egundoko kazkabar-erauntsia bidaliko dut, Egiptoko historia osoan izan ez den bezalakoa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 162. orr.

Itxura guztien arabera, egundoko etxekoandre puska omen du.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 68. orr.

Han Morganek egundoko tramankulu xelebrea jarri zidan eskura, tridente antzeko zerbait.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 63. orr.

Egundoko masailezurrek mastekatzean egindako hotsa zen hura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.

Egundoko muturrekoa hartu eta taxia galdu dut.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 98. orr.

Patatak txorizoarekin, mundialak, egundoko platerkada ederra zerbitzatu zidan Ixabelek.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 76. orr.

Egundoko bi obra erromantiko aurkeztu zizkigun Euskadiko gure orkestrak.  Berria - Kultura   2006-04-04

Zirkunstantzia astungarri bat, hamaikagarren mendean, bi kristau-gizarteen indar eta perspektiba erlatiboen bat-bateko, ustekabeko eta egundoko alderantzikatzea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.

-1995ean, Bartzelonan, izugarrizko ekaitzaldia: hildako bat eta egundoko kalte ustekabekoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 356. orr.

Egundokoa da!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.

7 (izenondo gisa)

Bizkar egundokoa, bizkarrezurraren konkor txikiak luzatu eta hegatsen hezur izpi zabalduetaraino marmol nabarraren itxura iluna hartzen duena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Aurkariak ahultzeko ere egundokoak egin izan dira.  Berria - Harian   2005-12-14

Eta oraindik mistela falta, ikusten dudanez, nahasketa egundokoa egiteko.     «Kuskue tanden», 2004 - 17. orr.

Beroa, berriro ere, egundokoa zen Lisboan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 30. orr.

-1978an, Ebroko uholde izugarriak, ibaiaren ingurunetan kalte egundokoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.

Zilar zuriaren antzeko zerbait, egundokoa, atera zen makila magikoaren muturretik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 214. orr.

11 gol sartu zituen sasoi hartan, horien artean bizpahiru egundokoak.  Berria - Kirola   2004-12-19

Nik beti ulertu izan dudanez, kontrarioari erraztasunak eman eta honek egundokorik egin gabe gauza handiak lortzea da internazional egite hori.  Berria - Kirola   2004-01-20

· Oraingoan, ordea, Lepic andreak egundokoa egin du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 46. orr.

Mukizapia sudurpean zuela sartu zen, egundokoa harrapatu zuela esanaz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 72. orr.

Ingelesez egundokoak bota eta orduan bai, orduan isildu egiten da putakume hori.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 41. orr.

Aireplanoak herri gainean jirabiraka, burdinazko enara erraldoiak, ilunak, astiro, ozen, eta kanpai hotsak egundokoak baino larriagoak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina egundo (3); da egundo (9); du egundo (7); dut egundo (5); dute egundo (3); egundo baino (11); egundo entzun (3); egundo ere (9); egundo ere ez (3); egundo ez (55); egundo ez bezalako (5); egundo ez da (3); egundo ez direla (3); egundo ez dut (5); egundo ez zuen (6); egundo ezagutu (5); egundo horrelakorik (9); egundo ikusi (14); egundo ikusi ez (4); egundo ikusi gabeko (3); egundo izan (9); egundo izan den (3); eta egundo (11); eta egundo ez (4); ez da egundo (8); ez du egundo (6); ez dut egundo (5); ez dute egundo (3); ez zen egundo (8); ez zuen egundo (9); halakorik egundo (3); nik egundo (5); zen egundo (8); zuen egundo (9)

baina egundoko (4); egundoko ahaleginak (3); egundoko ahaleginak egin (3); egundoko aldea (3); egundoko antza (3); egundoko arrakasta (7); egundoko aukera (3); egundoko beldurra (3); egundoko beroa (4); egundoko ekaitza (5); egundoko eragina (5); egundoko euri (3); egundoko ezustekoa (6); egundoko ezustekoa eman (5); egundoko garaipena (3); egundoko garaipena lortu (3); egundoko garrantzia (3); egundoko gogoa (3); egundoko hotza (6); egundoko hotza egiten (6); egundoko indarra (4); egundoko jendetza (4); egundoko jipoia (3); egundoko kazkabar (3); egundoko kolpea (4); egundoko lana (3); egundoko lanak (5); egundoko loreak (3); egundoko natura (3); egundoko parranda (3); egundoko partida (4); egundoko sustoa (3); egundoko uholdeak (3); egundoko ustekabea (3); egundoko zalaparta (3); egundoko zama (3); egundoko zarata (6); ere egundoko (8); eta egundoko (48); honek egundoko (3); horrek egundoko (4); zen egundoko (3); ziren egundoko (3)

egundokoa baitzen (3); egundokoa da (8); egundokoa izan (10); egundokoa izan behar (3); egundokoa izan zen (5); egundokoa zen (12); egundokoak esaten (3); eta egundokoak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus