Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da fantasia hutsa zerua, hodeiak, ilargia eta izarrak ikusteak egonarria eta sosegua ematen dizkidala esatea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 330. orr.
Joycek ez zeukan egonarririk liburuetarako eta ez-irakurle peto-petoa zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 323. orr.
Egonarria eskatu die herritarrei George Bushek. Berria - Mundua 2006-03-15
Gogorra izango naiz, eta hori ere iritsiko da, egonarri pixka batekin, baina badirudi ni nabilkiola beti atzetik, eta horixe da okerrena. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 260. orr.
"Zein da, bada?" galdetu zuten, ordurako egonarria galduz. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 260. orr.
Mutilek eta nik ez genuen egonarririk galdu. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 79. orr.
A ze amorrua neure buruarekin, zerbitzari txatxu hark [...] egonarria galarazi zidalako. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 146. orr.
Ia ez nuen egonarririk bizitzako lan serioetarako. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 47. orr.
Ea bada, egonarriz eramazu. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 105. orr.
Baina dena jasan zuen gure protagonistak, adoretsu eta egonarriz jasan ere, eta, azkenean, lana aurkitu zuen aduanan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 341. orr.
Besteak egonarriz ekin zion bereari, haur bati ari balitzaio bezala. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 235. orr.
Egonarriz, kemenez eta pairakortasunez betetako gizona. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 156. orr.
Hitz-jarioa, egonarria, sinpatia... Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 103. orr.
Ez da zuhaitz dotoreetakoa, bai alaia, lan xumearen irudia, egonarri eta pazientziaz emaitza ontzen dakiena, zuhurtziaren begirada xaloa duena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.
Paperak egonarria luze. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 164. orr.
Lau egun eta lau gauetan doktorea ez zen atera bere langelatik, eta egonarri handiz eta hiztegien laguntzaz, nola edo ahala, eskuizkribu haren aleman eta espainol aldiak deszifratu zituen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 45. orr.
Ez naiz egonarri handikoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 55. orr.
Baina alaba egonarri gutxikoa da, ez du sinetsi gura. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 247. orr.
Baieztapen horrek, ene ustez, egonarri gutxiko izaera erakusten duela esan behar dut. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 153. orr.
Nolako nekeak nireak!, nolako egonarri burdinazkoa! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 525. orr.
Albert Matsonek eta bere emazteak esperoan sumatzen zituzten ahaideak, atezuan dagoen zelatariaren egonarri itxaropentsuaz, euren heriotzako orduaren alde otoika. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 232. orr.
Eta azkenik, bekokian, ile artean kartoizko izar handi bana jarri zuten, txokolatearen zilar paperez egonarri handiz bilduak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 204. orr.
Arimak maite badituzu, Jaungoikoagan maite itzazu, hauek ere aldakor baitira eta harengan dute egonarria. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 219. orr.
Proposamen horien azterketak, halere, beti eramaten gaitu ondorioztatzera oinarri guztiz formal batek bakarrik eskain dezakeela gramatika teoria eraikitzeko egonarri sendo eta emankorra. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 136. orr.
egonarria eta (3); egonarria galdurik (4); eta egonarri (7); eta egonarriz (4)