Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egokitze 1 iz helburu edo erabilera baterako egokia egitea edo bihurtzea.

Eskolako hezitzaileak azaroaren 18a arte haurrak egokitzen ariko dira egokitze epea hiru astekoa izan ohi da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Galtzaile segurua izateak halako egokitze bat ematen diola estrategiari eta alferrikako pausoak ekidin behar direla argi eta garbi adierazteko adorea ere ematen duela.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 52. orr.

Baldin konkurrentziaren baldintzak perfektuak ez badira, edo bi herrialdeetako ondasun-merkatuetako egokitzea motelegi gertatzen bada, egokitze hori lasterrago egingo da truke-tasen merkatuan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.

Batzuetan, aldaketa fonetikoak, lur eta klima egoerara egokitze gisa hartu izan ohi dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 186. orr.

Lekuko botere publikoek segurtatuko dituzte eskola publikoen egokitze edo eraikitzea eta gela elebidunetako langile ezerakasleak.  Herria   2004-07-05

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zabortegiko oinarrizko printzipioak, funtsezko aminoazidoak, antolatzen eta kokatzen hasi ziren; eta, egokitze eta eraldatze sakon eta luzeak medio, bilakaera-bideak garatzen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 29. orr.

Psikiatrian, horri Egokitze Gaitza deitzen zaio.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

Bilakabide horiek ordezkatze mentalak dira [...] besteren hizketan azaleko egokitze fonetiko horien azpian dagoen intentzioaz jabetzeko gaitzen gaituztenak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 114. orr.

Islamari eliza katolikoak egin duen bezalako egokitze garaikidea falta zaiola esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Adin horretatik aurrera, kristalinoaren doikuntza-ahalmena -egokitze delakoa- galtzen hasten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.

Esan dezakegu etengabeko egokitze horiek oso lan handia betetzen dutela hizkuntzaren bilakaeran, hotsen aldaketek duten rola baino are garrantzizkoagoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 213. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inprobisazioaren bidez osatzen da bertsoaren egokitze lanaren alde handiena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 166. orr.

Esra Ersen turkiarrak etorkinek izaten dituzten integrazio eta egokitze arazoak erakusten ditu.  Berria - Kultura   2004-11-14

Egokitze-saio horiek ez ziren inoiz errazak izan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 100. orr.

Funtsean, barne-eskaria balantza korrontearen orekarekin adostuko zen mailara eramatea eskatzen zuten egokitze-politika horiek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Hau guztia erronka bat da, zalantzarik gabeko presioa egiten zaion natur ingurunea babestera begira gobernu, pertsona eta gizarte instituzioek duten egokitze gaitasunarentzat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 82. orr.

Aktoreen eta giza harremanen arteko elkargune-espazio bilakatzen da zientzia, aipatu dugun erresistentzia- eta egokitze-prozesuaren bitartez. ekonomia eta gizarte osoan gertatzen ziren egokitze-aldaketen araberakoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 249. orr.

Beharrezkoa da beti egokitze mugimenduren bat, bigarren fonema artikulatzeko beharrezkoa den organoen kokaera lortu ahal izateko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 84. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Diruaren krisi honi petrolioaren krisiak eta Estatu Batuetako diru-egokitzeak eragindako munduko atzeraldiaren ondorioak gaineratu zitzaizkion.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Gorputzari nahiz gogoari dagozkion gaitasunen aukera zabal horrek ematen die giza populazioei beren plastikotasuna, ingurumenaren aldian aldiko demei eusteko ahalmena: egokitze- eta sortze-gaitasunez hornitzen, alegia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egokitze hori (3); egokitze lan (4); egokitze lanak (5); eta egokitze (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus