Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eginbide (ETCn 4.273 agerraldi; cf obligazio 5.348 agerraldi) 1 iz lege, kargu, hitzarmen edo kideko batek egitera hertsatzen gaituen zera. ik obligazio.

Amodioaren gainetik eginbidea eta obedientzia.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 132. orr.

Ezkon zaitez zeure anaiaren emaztearekin, eta bete koinatuari dagokion eginbidea, anaiari ondorengoa emateko.  Elizen arteko biblia   Has 38,8

Zeren irakasleen erranetarat jartzea baitzen ikaslearen obligazinoa eta eginbidea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 195. orr.

Eta eskua baino gehiago, eginbidea azkenean!  Herria   2001-03-22

Estatu handien eginbideak nazio xumeei buruz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 90. orr.

Erretore zin egilea paradaz baliatu zen han zirenei gogorazteko elizako eginbideen konplitzeko obligazioa zutela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.

Hortxe zeuden, xingola papoan, frantsesez oihukatzen herritar guzien eginbidea zela aberriaren sostengatzea eta haren etsaien salatzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 133. orr.

-Zuen etxera jin den jende hori guzia, zure eginbidea zen guri salatzea.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 158. orr.

Katoliko on guzien eginbidea da igandeetan mezara joatea, meza ematen duen apeza gustukoa izan edo ez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 75. orr.

Ageriko legearen arabera, aldiz, dator gorputzeko, denborazko, ohorezko, funtsezko gaztiguaren jasateko eginbidea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 92. orr.

Aita Sainduak erran zuen: "Sententzia emateko eginbidea dugu eta hemen idatzia den bezala erraten dugu" eta lau paper hosto harturik eman zizkion irakurtzeko auziko notarioari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 176. orr.

Neure burua oso-osorik eskaintzen diot eginbide horri.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 415. orr.

Aurrena eginbidea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 282. orr.

Geuk jarriko dugu xanpaina -esan zuen ganberaburuak-; gure betebeharra da, gure eginbidea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 220. orr.

Elkarlan horren sustatzea hautetsi guzientzat eginbidezkoa dela jadanik eta oraino gehiago hala izanen ondoko urtetan.  Herria   2003-01-14

Erresistentzia eginbidezkotzat jo dute erlijioburu musulmanek.  Berria - Mundua   2004-11-21

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Igandeari dohazkon eginbide premiatsuak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 172. orr.

Baina nigar kolektiboak, erasia bortitzen beldurrak, laudorio, lausengukeri eta apaltasunak, eginbide gogorrak, ideia bakun hetsiak... zer zen hori?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 26. orr.

Seminarioko eginbide zorrotzek bizia ateen aitzinean uzten ziguten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 107. orr.

Norberari zegokiola bere Jainkoa hautatzea, biziaren maitatzea dela oinarrizko eginbidea.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 136. orr.

Hori hala da, bainan ez ditu horrek herriko arduradunak beren funtsezko eginbidetik baztertu behar.  Herria   2004-09-02

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Han nere apez eginbidea ahal nuen espiritualtasun handienean bete ondoren, jendeen bizian, haien lanetan sartu nintzen, loriaturik, hau edo hura eskulanetan lagunduz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 16. orr.

Hadassen azpiko maindireak atera zituzten ezkontza eginbideak bete ote ziren ziurtatzeko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 205. orr.

Bere andre eta ama eginbideak bete zituela bai halako beste bizi batean eta gero ezagutzen ez zuen edo ahantzia zuen libertate batek sesiturik utzi zuela uste gabean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 33. orr.

1944 an, gerla ondoko berriz xutitze denborak baitziren, politika eginbideak besteen artean.  Herria   2003-12-04

4 (elkarketa kopulatiboetan)

Goazen beraz Estatuen edo/eta Nazioen eskubide-eginbideen auziaz edo Nazionalismoaz apur bat hausnartzera!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 82. orr.

5 eginbeharra.

Bestek esanaren sintesi bat saiatzea ere eginbide zaila da: elemenia gauza esan eta idatzi da, eta askotariko, gehiegitarikoak apika.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 9. orr.

Berehala konturatu nintzen eskuzabala zela, sotila, eginbidean aspergaitza, adoretsua, harropuzkeria puntua eta guzti.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 64. orr.

Behin-behineko askatasunaz bazen ere, libre irten zen, hilketen gaineko eginbideak iraun bitartean astelehenetan eta ostegunetan epailearen aurretik pasatzeko baldintzapean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 119. orr.

Gauza berriak egiteko gaitasunak berak ere -orijinaltasunak eta, oro har, jenialtasunak- ez zeukan harremanik munduko eginbide arruntekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 160. orr.

6 zuzenbidean eta, diligentzia edo zuzemena.

75/89 eginbideetako ehun mila orriak aztertzeko astirik ez dutela izan argudiatu dute abokatuek.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

Aipatu beharra dago sumarioak 75/89 eginbideei erreferentzia egiten diela.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

Pasaiako segadaren polizi arduradunak epaitegira deklaratzera deitzea espero dute akusazioko abokatuek, Gipuzkoako Auzitegiak eginbideen artxibatzea bertan behera utzi eta ikerketarekin jarraitzea agindu ondoren.  Berria - Harian   2005-06-10

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak prozedura laburtu bihurtu ditu Soziedad Alkoholika musika taldearen aurka abiaturiko eginbideak.  Berria - Kultura   2006-01-27

Aurreko bi egunetan bezala, orain arte sekretu izan diren eginbideek ez dute datu zehatzik ematen akusazio horri eusteko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Hain zuzen ere, kasu honetan diligentziarik egin bada, akusazioko abokatuak eskatuta egin dira, epaileak eta fiskalak ez baitute ofiziozko eginbiderik eskatu edo bideratu.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

7 eginbide izan du ad obligazioa izan.

Badakizu gure Jainko Jaunak hainbeste jakitate talentu eman dizkizunaz geroz, eginbide duzula horietaz baliatzea, ez bakarrik zuretzat baina beste anitzentzat.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 50. orr.

Gure burasoen belaunaldia ezagutu dugunok, ihardets geniezaioke haren galdeari: zeren eta, erran baitzitzaien, euskaldun gazte haiei, eginbide zutela etsaien kontra Frantziaren defendatzea eta haiek sinetsi baitzuten.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 117. orr.

Ez da dudarik eginbide duela gobernuak herritarren alde bermatzea eta gaixtakinak gaizki egitetik zaintzea.  Herria   2002-10-10

-Hemendik menturatzen denak bide neketsua du, eta kristau onek lagun hurkoaren laguntzea eginbide dute -aldarrikatu zuen senarrak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 230. orr.

Horien alderat badugu eginbide, lekukotasun argi eta garbi baten eginbidea. Aitaren manua diat obligantza eta eginbide.  Herria   2003-09-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus