Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egarritu, egarri(tu), egarritzen 1 da ad egarria sentitu, egarri izan.

Goseak nago eta jan egiten dut; egarritu naiz eta edan egiten dut.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 49. orr.

Zeldan ez zen xurrutarik, egarritzen zirelarik ur xorta baten edateko edota goizetan ahoa eta aurpegiaren xafarrikatzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 81. orr.

Egarritzen ari naiz, Fermin, kostoa izango da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 321. orr.

Errepide luzean barrena, beroaren lurrunean desagertzen ziren auzo-lur amaigabeen artean, aurrera egin genuen arratsaldeko eguzkiaren azpian, egarritzen eta logaletzen hasita, baina urratsa moteldu gabe.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 159. orr.

Nola mehatxatu zintuen egarritua zegoen gizon honek?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 222. orr.

Bideko nekeagatik egarrituta zegoenez, iturriko ura edaten hasi zen, eta iruditu zitzaion deabruak irentsi zituela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 268. orr.

Lurra arrunt egarritua...  Herria   2003-06-26

Ur-galera garbia izaten du gorputzak itsasoko ura edan eta gero, eta lehen baino egarrituago geratzen da biktima.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 197. orr.

• 2 du ad egarria sentiarazi.

Hauen merkantzia guztia erosi behar izateraino egarrituko naute, dendari onak dira.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 192. orr.

Han ez dago sororik, urik ez baitago, eta uraren falta zen gatibuek gehien nozitzen zutena, ibilaldi nekezak egarriturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 287. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

bere ardurapean egongo dela bidaiari egarrituei ur hori oparitzea nire izenean. Hala asetzen zutela haren hitzek ene bihotz egarritua, xortaz xorta.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 102. orr.

Ura isuriko baitut lur egarrituan, urlasterrak sortuko landa lehorrean.  Elizen arteko biblia   Is 44,3

Mortubidean dauden lurralde egarrituak ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 480. orr.

Nola eskuratu, ordea, seko drogatuta zeuden ikusle odol-egarrituen sinpatia?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 195. orr.

4 (era burutua izen gisa)

Jesukristoren manua gogoan duzu oraino: eman ura egarrituari. Ipar haizea baino atseginagoa, egarrituarentzat ur freskoa baino eztiagoa eta gizon zuhurrarentzat osasuna baino erakargarriagoa izaki, damaskoar guztiak ingurura bildu zitzaizkion.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 83. orr.

Gosetuek jango dute hark bildutako uzta, kendu egingo diote, arantzazko hesiak jarri arren; egarrituek zurrupatuko diote ondarea.  Elizen arteko biblia   Jb 5,5

Beste eskuarekin, gizonak kokotsa hartu zion, eta jaso egin zituen beragana neskaren ezpainak; akaberan, egarritu batek ur freskoko erreka batera nola, halatsu hurbildu zion ahoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 247. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus