Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Efimeroak garela entzutea oso gogorra da, edo zaharrak izango garela, edo higatu egingo garela... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 425. orr.
Irudi berriek taigabe die eremua jaten aurrekoei, ezinago agudo sortuz eta suntsituz doan gaurkotasun efimeroan. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 20. orr.
Maitasuna ordezkatzen duen istant zoriontsu efimeroa. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 155. orr.
Lore efemero bezain dotore haiek ekartzen zioten gogora zein iragankorra den bizitza. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 129. orr.
Horregatik gogoratzen ditu, nostalgia apur batez, Ondarearen Babeserako Elkartearen egun efimero haiek. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 37. orr.
Lilura eta amets efimeroa da hemen salgai dagoena, zorioneko "zoriontasun" hori azpititulu. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 127. orr.
Hori ere desagertua zen: haien dirdira efimerotik deusek ere ez zuen irauten. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 164. orr.