Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Moilan, hozkailu biltegi berriak, zubi-garabiak, arku-garabiak, ro-ro arrapal haiek, gordailutegi frankoak eta, bukaerako estazioak edozertarako prest, sueltoko likido zein solido, edukiontziak... Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 55. orr.
Transtainer-garabiek atseden barik dihardute beharrean, 20 eta 30 tonako edukiontzien garraioan. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 56. orr.
Ostera ere marka guztiak hautsi ditu Bilboko Portuak: 33,2 milioi tona merkantzia eta 500.000tik gora edukiontzi kudeatu zituen iaz %2,25 eta %6 gehiago, hurrenez hurren. Berria - Ekonomia 2006-02-14
Txinaren pizkundeak %21 igoarazi du edukiontzien garraioa. Berria - Ekonomia 2006-02-14
Garabi bat erabili zuten, Ramala hiritik gertu hutsik zeuden kokaguneetatik edukiontziak garraiatzeko. Berria - Mundua 2004-09-09
Edukiontziak ondo zigilatuta dauden begiratu du Pedrok, eta portutik irteteko paperak prestatu ditu. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 56. orr.
Rheintal-ek edukiontziak Tiburyra. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 55. orr.
Zakukada batzuk hondakin etxetik atera eta iturri ondoko edukiontzira eraman eta gero. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 8. orr.
Bonba lehergailu plastikoz zegoen osatuta eta azoka ondoko edukiontzien artean ezkutatu zuten, tren geltoki batetik gertu. Berria - Mundua 2004-06-05
Kissufimerako bidean edukiontziak daramatzaten kamioiak baino ez dira ikusten errepidean. Berria - Harian 2005-08-17
Gaur egun mankomunitatean birziklatzeko 2.636 edukiontzi daude: papera eta kartoiarentzat 412 biztanleko edukiontzi urdin bana dago; beirarentzat 399 biztanleko edukiontzi berde bana eta ontzi arinentzat 411 biztanleko edukiontzi hori bana. Berria - Euskal Herria 2006-02-02
Orain 50 urte erabili zituzten lehengo aldiz kontainerrak merkantzien garraiorako; edukiontzi erraldoiek nabarmen merkatu dute garraioa ordutik, eta bizkortu. Berria - Gaiak 2006-04-30
Urrunean, gandu urdinxkaren artetik, birfindegiko edukiontzi handiak igartzen ziren. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 52. orr.
Ontzi-agintari nagoenez geroztik, aitu?, inoiz ez zait falta izan kutxa bakar bat ere, edukiontzi bakar bat ere portura iritsitakoan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.
Zentralera edukiontzi erradioaktiboak zeramatzan kamioi batek istripua izan zuen, eta edukiontziak erori egin ziren. Berria - Harian 2005-07-20
Bere onera bueltatu zenean zaborretarako edukiontzi baten barruan zegoen. Berria - Euskal Herria 2006-02-05
Birziklatzeko edukiontzi batzuek su hartu ostean, inguruan aparkatuta zeuden sei ibilgailuk kalteak izan zituzten atzo Ondarroan. Berria - Euskal Herria 2006-02-25
Korrikalariak, Santurtziko zentral termikoa ezkerrean eta portuko garabiak, merkantzia edukiontziak, kostaldeko amildegiak, itsaso zabala eta belaontziak eskuinean. Berria - Harian 2005-03-20
Gaur egun erabiltzen diren zakar-edukiontziak nekez irekitzen dira, nekez lurrera botatzen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 192. orr.
Itsumustuan, zakur bat irten da ziztu bizian espaloiko zabor edukiontzien artetik, eta bidean sartu. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 91. orr.
Sarrailatan silikona edo zotzak sartzea, zabor edukiontziei edo gurpilei su ematea, pinu bat errepidean gurutzatzea, gurpilak zulatzea. Berria - Harian 2006-03-17
Poliziako agenteek eta suhiltzaileeek sua hartu zuen birziklapen edukiontzi bat itzali behar izan zuten. Berria - Euskal Herria 2004-05-30
Paper edukiontzi baten barruan 27 urteko gizonezko bat hilik aurkitu dute Bilboko Zorrozaurre auzoan. Berria - Euskal Herria 2006-02-19
P. zauritu zen zaztar edukiontzi tapa bat gainera erortzean. Berria - Ekonomia 2004-07-06
Ez al du edukiontziak edukiak baino garrantzi gehiago hartu? Berria - Kultura 2004-07-23
Minustaheko eledun David Wimhurstek azaldu zuen hauteslekuetan, boto egiteak amaitu eta gero aztertutako boto txartelak bildu besterik ez zituela egin NBEko indarrak eta boto txartel hauek edukiontzi berezi batzuetan emanak izan zirela. Berria - Mundua 2006-02-16
Istripuaren eraginez eguzki partikulak gordetzeko diseinatutako edukiontzia apurtu egin da eta materiala inolako babesik gabe geratu da. Berria - Gaiak 2004-09-09
Lipar batean, horra aparatua desmuntaturik, termostatoa 800°C-ra graduaturik, edukiontziaren presio-gutxitzailea erregulaturik, fluximetroa bere lekuan kokaturik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.
Begiratua egin diot egongelari, atzoko afariko erretiluari, iraulitako garagardo latei, jatetxe txinatarreko plastikozko edukiontziei. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 87. orr.
Ezagutu zuenetik Juliak bilduma polita zeukan, bere logelan pilatuak, adreiluzko edukiontzietan txukun sailkatuta. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 109. orr.
Ez nuen gehiago oinaze handi baten edukiontzia izan nahi, baizik eta nire jaiotzaren aurreko historia ezagutu, sortua nintzen giroa ulertu. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 53. orr.
Idazten ari den folio bakoitza argi edukiontzi bat litzateke orduan, argiaren uzta biltzen ariko da komediantea, garia biltzen duenak bezala. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 65. orr.
On litzateke EITBk edukiontzi erako kultur programazioak zabaltzea, edota espezifikoak bestelako ordutegi egokiagoetan. Berria - Kultura 2004-10-29
biztanleko edukiontzi (3); edukiontzi bat (8); edukiontzi batean (7); edukiontzi batzuk (3); edukiontziri su (3); zaborren edukiontzien (4)