Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edozelan 1 adlag edonola.

Nik neure estudiante denboran edozelan garbitzen nuen gorputza: marka bako txanpuaz, lagartoz, mistolaz...  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 94. orr.

Kukulumuxu jarri zinen zeu ere, otzarak ireki eta arropak edozelan sartzen hasi zinen, Dolors amorrarazteko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 38. orr.

Jo eta akabatu egingo nituzke lazun higuingarri hauek guztiak, edozelan akabatuta ere, benetan...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 22. orr.

Beti berdin, ezagutzen ez den tokian edozelan ibili nahi.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 137. orr.

2 edozelan ere (orobat edozelan be g.er. eta edozelanbe g.er.) edonola ere, dena dela.

Edozelan ere, neskalagun ohiak esaten zidan bezala, ume aurpegia izan dut beti.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 15. orr.

Edozelan ere, etxeak hantxe eusten zion, espekulazioaren tiraniari iheska dabilen amets baten moduan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 61. orr.

Edozelan ere, hasierako asmoari eusten diote.  Berria - Gaiak   2004-11-04

Edozelan ere, erlijioak sarritan banakoari aurreztu egiten dio bere neurosi partikularra sortu beharra.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 41. orr.

Edozelan ere, eskolan sartzeko adinik ere ez zuen.  Berria - Harian   2005-02-11

Baina eurak leku guztietan egon ziren -hala iruditzen zitzaidan gutxienez une hartan-, edozelan ere han egon ziren aitari agur esan genionean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 262. orr.

Lehenbiziko zeregin hori burutu ahal izateko, edozelan ere, estreinako premia ohetik altxatzea izango litzateke eta horretarako ere indar nahikorik ez daukala konturatu da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 32. orr.

Esango nuke ezpainak ere zuriz margotuta zituela, zuri urtsu batez, hori ere noizbait modan egon baitzen, baina, edozelan ere, oso sentsualak izaten jarraitzen zuten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 99. orr.

-Ez dakit -erantzun zuen Peterrek artega-, baina nahiko gaztea, edozelan ere.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 55. orr.

Berehala desestimatu zuen ideia hori, harria erretzea beti izan delako prozesu nekagarria; eta errentagarritasun gutxikoa, edozelan ere.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 205. orr.

3 edozelango edonolakoa.

Ez ziren edozelango giltzatakoak; pizkailua ere bazuten!  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 272. orr.

Eta ez edozelango galtzailea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.

Ordea, ez dugu edozelango ituna egingo.  Berria - Ekonomia   2004-04-17

-Hatsa ere ez duk ba edozelangoa.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina edozelan (4); edozelan be (10); edozelan ere (163); eta edozelan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus