Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artean edoskitzen eta atseginetan plazer hartzen eta nire gorputzeko minetan, berriz, negar egiten besterik ez nekien. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 215. orr.
Esan ezineko bizitasunez ospatzen zuen Jesus haurraren Jaiotza, eta festen Festa zela esaten zuen, Jainkoak, haur txiki eginik, giza bularra edoski zuelako. -Ezinezkoa al zen berak bular batetik eta nik bestetik edoskitzea? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 404. orr.
Bere bularretatik edoskitzera emanez entretenitzen zuen; ezer ez zeukaten, jostailuak ematen zuten bular haietatik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 121. orr.
-Esan dizudan bezala, titiko haurra nintzela, gupidaren esnea edoski nuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 175. orr.
Imanol eta Joxemari belauniko zeuden, euren aurrean txakurka eta hankazabalik Klaudio eta Mikel bi lehenen zakilak irrikaz edoskitzen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 133. orr.
Gauza zoragarri hura milikatzen eman nuen denboralditxoa, berak nirea kementsu edoskitzen zuen bitartean. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 68. orr.
Nik gogo itzela nuen edoski ziezadan eta, alutik atereaz, ahoan sartu nion, eskuekin hartu zuen eta xurgatzen hasi gogotsu. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 131. orr.
Bixentaren eskutitza hartu nuen eskutan berriro, eta lerro haiek poliki edoski. Txillardegi «Putzu», 1999 - 183. orr.
Hots, oroitzapen bizi horiek neure artean edoskitzen nituelarik, Valentín Gómez nagusiaren ahotsa entzun dut. Txillardegi «Putzu», 1999 - 233. orr.