Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ederki, jauna. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 97. orr.
-Ederki, sinesten dizut, baina ez dut sinesten berogailuarekin estropozo egin duzunik. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 115. orr.
Ederki, ba, orduan tipo bat ailegatu da, hamar zentabo ordaindu dituena bere oinetatik sei metro beherago lurperaturik dagoen neskari periskopiotik begiratzearen truk. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 174. orr.
Herri osoak erantzun zuen: -Ederki esana! - 1. orr.
Ederki zegokion postontziko izena: Felicitas Diaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.
Ederki konponduko gaituk. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 90. orr.
Hik, Edu, ederki dakik zertaz ari naizen, ezta? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.
Ederki zenekien horiexek zirela zeure kartak. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 82. orr.
-Ederki moldatzen zara erdaraz, Bixenta! Txillardegi «Putzu», 1999 - 60. orr.
Mekanismo dramatikoak ederki funtzionatzen du edonola ere. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 12. orr.
-O, ederki, oso ondo -esan zuen astiro-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 129. orr.
Ederki, oso ederki! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 122. orr.
Bai, horrelaxe! Oso ederki, lagunok! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 277. orr.
Biziki ederki iragan da Omiasainduko eguna. Herria 2005-11-10
Arras ederki iragan da eskola pribatuak martxoaren 13an antolatuta zuen mus xapelgoa. Herria 2005-03-24
Bi emazte, ama-familiako gazteak, orai haurrak 10-14 urtetan dituztenak, eta haiek eskuara erabiltzen dute arras ederki, eta arras errexki. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 120. orr.
Etxepare medikuaren begi zoliek orain dela hainbeste urte ikusi zuten, aski ederki gainera, japoniarrak eskulangile gaitzak zirela. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 33. orr.
Ondo ederki zeukaten ikasita gidoia, eta inor ez zegoen inprobisatzeko prest. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 35. orr.
Zinez ederki iragan da eskola girixtinoko burrasoek, joanden igande aratsaldean antolatua zuten mus zoingehiagoka. Herria 2003-02-20
Aspaldian ez nuen ikusi hain ederki jokatzen frantses taldea. Herria 2003-10-30
Zein ederki egiten duzun! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 92. orr.
Baina hemen dago, jaio da komunetako mutil-artea, ederki kostata jaio ere, larrutik ordainduta. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.
Andrea ez ezik, agerian zen semea ere ederki aspertua zela nirekin bidez bide. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 164. orr.
Bai, Patri, sudurra ederki itxita eraman beharko da aurrerantzean, bai Frantzian eta baita Espainian ere. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 86. orr.
Ederki damutu zitzaien kremarik eraman ez izana. «Bizia lo», 2003 - 36. orr.
Ederki gustatua gelditu hintzen, iazko udan ezagutu huelarik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.
Ederki oroitzen naiz, konparazione, nola, Pirinioetako Bakea sinatu zen denbora hartan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 151. orr.
Asto-matrailezurraz ederki astindu ditut, asto-matrailezurraz mila gizon hil ditut. Elizen arteko biblia Epa 15,16
Bera ziztatzen zuten ederki zeuk harrotutako erleek. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 20. orr.
-Oilaskoa ederki hoztuko zaik, arinago jaten ez baduk... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 252. orr.
Beraz -orain gure hizkeran jarraitzeko- gure burua edo kontzientzia arautegi bat da: egiak zernolako zer izan behar duen, edozein obraren ongiak edo ederkiak zer izan behar duen, a priori daukagu. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 58. orr.
Mendizabalek ederki asko laburbiltzen du kooperatiben gidaritzaren inguruan sortzen den egungo erronka eta kontraesana. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 186. orr.
Ederki asko dakizue hobe dela borrokarik gabe lortzen den bakea odol asko isuriz lortzen dena baino. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 239. orr.
Ederki asko nekien ez zuela axola biotatik zeinek heltzen zion uztaiari; hortaz, nire lekua utzi nion eta txopara joan nintzen, upelera. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 73. orr.
Ezin gaituzte part botata utzi, konpromisoak dauzkate gurekin, ederki asko aberastu dira gure kontura. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.
Ederki asko eusten zion bere betiko izaerari, xehetasunetan ere zehatz-mehatz izan beharraren maniari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 201. orr.
arras ederki (35); arras ederki iragan (13); aski ederki (18); bai ederki (20); baina ederki (22); bainan ederki (7); bat ederki (6); batek ederki (6); bazterrak ederki (5); berak ederki (11); besta ederki (6); bestak ederki (8); bezain ederki (6); bildu da ederki (6); biziki ederki (26); burua ederki (6); da ederki (23); dena ederki (5); denak ederki (31); denak ederki iragan (5); denak ederki joan (9); dira ederki (6); du ederki (17); dute ederki (6)
ederki adierazten (8); ederki apaindua (9); ederki apaindurik (5); ederki aprobetxatu (11); ederki aprobetxatu zuen (6); ederki ari (24); ederki ari da (6); ederki aritu (12); ederki aritu zen (8); ederki arizan (16); ederki arizan dira (7); ederki aski (9); ederki asko (114); ederki asko azaltzen (5); ederki asko daki (6); ederki asko ezagutzen (10); ederki asmatu (10); ederki astindu (6); ederki atera (5); ederki atxiki (8); ederki azaldu (5); ederki azaltzen (5); ederki baino (5); ederki baliatu (59); ederki baliatu du (5); ederki baliatu zituen (6); ederki baliatu zuen (25); ederki baliatu zuten (9); ederki baliatuz (6); ederki baliatzen (10); ederki berotu (5); ederki bete (13); ederki betetzen (6); ederki bildu (8); ederki bildu da (7); ederki bizi (11); ederki bururatu (14); ederki bururatu da (6); ederki dago (9); ederki daki (14); ederki dakigu (5); ederki dakit (5); ederki dakite (5); ederki dakizu (12); ederki damutu (8); ederki egin (30); ederki egiten (21); ederki eman (8); ederki emanak (5); ederki ematen (10); ederki erakusten (11); ederki erakutsi (15); ederki esan (7); ederki esana (6); ederki eta (22); ederki ez (6); ederki ezagutu (6); ederki ezagutzen (45); ederki ezagutzen ditu (7); ederki ezagutzen du (10); ederki ezagutzen zuen (5)
ederki gaude (10); ederki gogoratzen (6); ederki gostarik (7); ederki gozatu (8); ederki hartu (8); ederki hasi (22); ederki hasi zuen (6); ederki hola (5); ederki hori (5); ederki ikasi (6); ederki ikusten (20); ederki ikusten da (10); ederki iragan (98); ederki iragan da (60); ederki iragan dira (22); ederki islatzen (9); ederki jakin (12); ederki jo (9); ederki joan (50); ederki joan da (11); ederki joan dira (25); ederki jokatu (15); ederki jokatzen (6); ederki kostata (17); ederki kostatu (6); ederki lagundu (6); ederki laguntzen (5); ederki lo (5); ederki lortu (5); ederki mintzo (5); ederki moldatu (9); ederki moldatzen (24); ederki moldatzen da (5); ederki nekien (9); ederki nekien nik (5); ederki ohartu (6); ederki ohartzen (7); ederki oroitzen (15); ederki oroitzen naiz (5); ederki ospatu (5); ederki pasatu (5); ederki pasatzen (6); ederki pentsa (5); ederki profitatu (5); ederki saristatua (5); ederki sartu (5); ederki sentitzen (5); ederki sufritu (20); ederki sufritu zuen (11); ederki ulertu (10); ederki ulertzen (10); ederki zekien (21)
eguna ederki (10); eguna ederki iragan (8); eliza ederki (7); ere ederki (72); eta ederki (110); eta ederki baliatu (5); eta zoin ederki (11); hain ederki (44); hau ederki (6); hoin ederki (20); hori ederki (23); horrek ederki (5); iragan da ederki (8); jendea ederki (20); jendea ederki bildu (6); kermeza ederki (5); kermeza ederki iragan (5); lana ederki (6); lehiaketa ederki (5); nik ederki (7); orduan ederki (5); oso ederki (24); taldeak ederki (8); zein ederki (30); zeinen ederki (8); zen ederki (8); zinez ederki (5); zoin ederki (26); zoin ederki ez (6); zuen ederki (5)
baino ederkiago (6); ezin ederkiago (12)