Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edecan (orobat edekan) 1 iz landa-laguntzailea.

Chavezen edecan-a da, hau da, idazkari pertsonala.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 127. orr.

Edecanak agenda handi bat ireki eta idatzi egin du: nor naizen, Pako Aristi, idazlea; elkarrizketaren gaia, egungo Venezuelako egoera politikoa, liburu baterako; eskatzen dudan denbora, orduerdi bat, beno, hamabost minutu, esan diot, agian lortzea errazagoa izango delakoan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 129. orr.

Zortzi edecan dauzka presidenteak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 127. orr.

Gaur goizean hasi da guztia, eta ilundu duenerako, andre Madalenen ahaide eta lagunen oin-arrastoak zeuden edekanaren, soldadu-buruaren, zerga-zainaren eta sindikoaren jauregietako atari elurtuetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 156. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus