Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ebanjelio (686 agerraldi, 52 liburu eta 76 artikulutan; ETCn 2.421 agerraldi; orobat ebangelio g.er.) 1 iz Berri Ona, Jesukristoren ikaskizuna eta legea; Jesukristoren bizitza, mirariak eta ikaskizunak biltzen diren liburuetatik bakoitza.

Ebanjelioa irakurtzen zuen jakiteko zer zen zuzena.  Herria   2004-12-23

Konturatu, bizio eta bekatu guztiak gizakiaren bihotzetik sortzen direla eta ateratzen, Jaunak Ebanjelioan dioenez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 98. orr.

Ebanjelioa San Joanen liburutik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 295. orr.

Ebanjelioa Markosen arabera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 191. orr.

Markosen araberako Ebanjelioaren hasieran.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.

San Joanen ebanjeliotik jasoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 155. orr.

Elizaren baitan ere, indartsua zen Ebanjelioa gizartean gauzatzeko modu berrien bilaketa, "pobretasun-mugimenduek" adierazten zutenez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

Ebanjelioa izango da Frantziskoren eta bere proiektuaren ardatz eta helburu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

Lehenik eta behin, Jesusen Ebanjelioaren ispilu argi eta lekuko jator dugu Frantzisko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Eta hori ere ebanjelioaren egia duk.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 294. orr.

Santuak, Ebanjelioaren kontseilua ongi ezagutzen baitzuen, erantzun zion: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 781. orr.

Gure baitan Haren irudia ikusten dugularik, Ebanjelioko seme gaztea bezala, gure baitara bihurturik, jaiki eta itzul gaitezen bekatuak urrundu gintuen Harengana.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 362. orr.

Jesu Kristo gure Jaunak eman dizkizun talentu miragarri horiek ez dituzula baliatzen ebanjelioko zerbitzari leialak bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 51. orr.

Ez duela jakin bereizten kristautasuna ezartzeko aginduak eta kristautasuna bera, ez eta ebanjelioko aginduak eta haren aholkuak ere.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 128. orr.

Gurutzearekiko zure atxikimenduak argi eta garbi erakusten du, zuk, azkenean, iritsi duzula Ebanjelioko perfekzioaren gailurra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 828. orr.

Munduko negozioak Ebanjeliokoekin trukatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 879. orr.

Horko diskurtsoak, ebanjelioetako negar berbera baitirudi.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 36. orr.

Perfekzio-bidea aurkitzea merezi izan zuen, Jainkoak isuri zion Frantziskok, anai Zesareo Liburu santuetan aditua zela ikusirik, berak hitz xumez idatziriko Erregela Ebanjelioko hitzez janzteko eginkizuna eman zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 881. orr.

Ebanjelioko egiaren espirituaren bidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 881. orr.

Ondoren, Ebanjelioen liburua ekarrarazi eta San Joanen ebanjelioa irakurtzeko eskatu zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 252. orr.

Honi buruz hala dio Ebanjelioak: "Aitak bizia bere baitan daukan bezala, Semeari ere bizia bere baitan edukitzea eman dio" (Jn 5,26).  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

1871n Buenos Aires-en lehorreratu zen gizonari Johannes Dahlman zeritzon, eta Ebanjelioaren Elizako pastorea zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 103. orr.

Ebanjelioarekiko leial.  Elizen arteko biblia   2 Tm 1,6 tit

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eta zilegi bekie jartzen dieten edozein janari jatea, Ebanjelio santuaren arabera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 135. orr.

Frantziskok hitzez hitz bete zuen Ebanjelio santu osoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 639. orr.

Ebanjelio apokrifo honen arabera, Juda izan zen Jesusen dizipulurik maiteena eta Jesusek berak, bere giza gorputzetik libratu nahirik, Judari eskatu zion traizio egin eta sal zezala.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 73. orr.

Une batzuetan frantziskotar ebanjelio-bizieraren freskotasuna eta askatasun alaia aurkituko du,  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 535. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik ebanjeliko.

bat zetozen era berean Jainkoaren eta lagun hurkoaren maitasunean, benetako apostolu eta ebanjelio-gizon bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 686. orr.

Beharrezkoa zen ebanjelio-bokazioa Frantziskogan erabat betetzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 186. orr.

Gorroto izan behar dio diruari, hau baita gure profesaren eta ebanjelio-perfekzioaren galbide nagusia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 395. orr.

Zu izan baitzara Ordena honetan lehen seme aukeratua, ebanjelio-etsenplua emateko, Jesu Kristori ebanjelio-pobretasunean jarraitzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 954. orr.

Baldo, Ebanjelio-bizitzara konbertitu aurretik, Lyongo laiko ezkondua zen, merkataria eta aberatsa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Lege-idazkiek eta Azken gomendioek ongi adierazten digute Frantziskok ebanjelio-bideari buruz izan zuen argitasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.

Ebanjelio-pasarteak idatzita dauden liburua hartu eta Jaunari erregutu nion bere nahia erakusteko.  Berria - Kirola   2004-04-29

4 mezan irakurtzen den Ebanjelioetako pasartea.

Jainkoaren laudorioaren ondotik, eguneko ebanjelioa Aita Etchehandy-k irakurtzen du.  Herria   2002-09-19

Eguneko ebanjelioa entzutea nahi izaten zuen beti bazkalaurrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 597. orr.

Aste honetako Ebanjelioan aurkitzen da egiarik garbiena, zoriontasunaren mailarik gorenena nondik datorkigun.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 96. orr.

5 irud/hed

Arestiren poemak menditik ebanjelio berria predikatzera jaisten den profeta parodiatzen du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 14. orr.

Marxen komunismoaren ebanjelio sekularrak erakarpen psikologikoa eman zion Errusiari, tsarismo biluzia egiteko gai izan ez zena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 213. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agertu zidan ebanjelio (3); bere ebanjelio (3); ebanjelio berria (3); ebanjelio eta (3); ebanjelio liburua (3); ebanjelio santua (26); ebanjelio santua bete (3); ebanjelio santua betetzea (5); ebanjelio santua betetzeko (3); ebanjelio santuak (5); ebanjelio santuaren (20); ebanjelio santuaren arabera (5); ebanjelio santuaren perfekzioa (4); ebanjelio santuaren perfekzioaren (3); ebanjelio santuen (3); ebanjelio santuko (20); ebanjelio santuko moldearen (9); eta ebanjelio (19); eta ebanjelio santua (3); eta ebanjelio santuaren (5); frantziskori ebanjelio (3); gainetik ebanjelio (3); gainetik ebanjelio santua (3); gure jaunaren ebanjelio (3); guztien gainetik ebanjelio (3); izan zen ebanjelio (3); jaunaren ebanjelio (3); jaunaren ebanjelio santua (3); zen ebanjelio (5); zen ebanjelio santuaren (3); zidan ebanjelio santuko (3)

berak ebanjelioan (3); bere ebanjelioa (3); dio ebanjelioak (3); ebanjelioa eskaintzeko baldintzak (3); ebanjelioa eta (4); ebanjelioa hots (6); ebanjelioa hots egitera (5); ebanjelioa irakurtzen (4); ebanjelioak dio (3); ebanjelioak dioen (3); ebanjelioak esaten (3); ebanjelioan ere (3); ebanjelioaren arabera (4); ebanjelioaren araberako (8); ebanjelioaren egia (3); ebanjelioaren entzule (4); ebanjelioaren perfekzioa (6); ebanjelioen eta (3); ebanjelioen liburua (7); eguneko ebanjelioa (4); eta ebanjelioa (6); eta ebanjelioak (3); eta ebanjelioan (4); eta ebanjelioaren (11); gure jaunaren ebanjelioa (5); jaunak ebanjelioan (10); jaunaren ebanjelioa (7); judaren ebanjelioa (3); judaren ebanjelioaren (3); kristoren ebanjelioa (5); lau ebanjelioak (3); zen ebanjelioa (3); zuen ebanjelioa (5)

ebanjelioko bizimoldea (3); ebanjelioko harribitxia (3); ebanjelioko harribitxia gordetzen (3); ebanjelioko hitz (5); ebanjelioko hitzak (5); ebanjelioko hitzez (4); ebanjelioko hura (7); ebanjelioko pasarte (5); ebanjelioko pasarte hura (3); ebanjelioko pasartea (6); ebanjelioko perfekzioaren (6); ebanjelioko perfekzioaren jarraitzaile (3); eta ebanjelioko (12); hura ebanjelioko (3); hura ebanjelioko harribitxia (3); joanen ebanjelioko (3); joanen ebanjelioko pasartea (3); kristoren ebanjelioko (3); san joanen ebanjelioko (3); zuen ebanjelioko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus