Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahoa zabalik ageri du, ebakortzak bistan, baina ezpainak ez ditu inolaz ere moreak, itotako bati legokiokeen bezala. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.
Nerbioaren tratamendu gogor bat ari zaizkit egiten, ebakortzetako batean gainera. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 335. orr.
Bibotetxo fina dauka eta hutsune txikia ebakortz zuri eta zabal bien artean. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 19. orr.
Hortzak ere palanka-sistema baten parte dira; 3,5eko desabantaila mekanikoa dago ebakortzetan, eta 1,7koa haginetan, hau da, mastekatze-lan gogorrena egiten den lekuan; haginek, bada, hortzek baino bi aldiz indartsuago estutzen dute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.