Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ebakiondo 1 iz ebaki edo zauri batek osatu ondoren azalelan uzten duen seinalea. ik orbain.

Orban, orezta, ebakiondo edo anputazioren bat?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 212. orr.

Kapitaina, aldiz, itsusia zen, aurpegia ebakiondo luze batek gurutzatzen zion, gaztetan muturrez aurrera pertz herdoildu baten gainera erori balitz bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 39. orr.

Bazen edade ertaineko mulata bat, gizentxoa, bekokian ebakiondo bat zuena eta Willemi begirik kentzen ez ziona.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 146. orr.

Ezinekoa iruditzen baitzitzaion, osagilerik onenen eskutan sendatua izanda ere, aurpegia eta soin guztia ebakiondo eta seinalerik gabe izatea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 16. orr.

Begi gainean ebakiondo bat zuen eta hortik odol-tanta batzuk isurtzen ziren masaila, jaka eta alkandoraraino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 435. orr.

Ebakiondo belztu batek ezker-eskuin zeharkatzen zion bekokia.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 12. orr.

Gordin gorririk baitirau oraino hire ebakiondoak daniar ezpataren menean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 166. orr.

2 irud/hed

Haritzezko enbor puska eskerga zen, txit astuna, ebakiondoz eta ildoxkaz josia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

Hainbeste urte igaro ondoren ere, trintxera zaharren ebakiondoak nabaritu zituen lurrean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ebakiondo bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus