Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Durduzagarria, aztoragarria eta, hala edo zelan, beldurgarria ere bai. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 111. orr.
Ez nian uste hildako batentzat horren durduzagarria izan zitekeenik heriotza aurrez aurre ikustea. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 99. orr.
Argia, forma eta mugimenduak ikustea, eta koloreak ikustea batez ere, erabat ustekabekoa izan zen, eta zirrara ia durduzagarria eragin zion, lehergailu batek eragiten duenaren tankerakoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 134. orr.
Gero, berriz, kontu durduzagarriago bat esan zidan; Ofizio Santuak inoiz hildakoak ere auzipetu dituela, eta defuntua errudun aldarrikatuz, haren gorpua lurpetik atera eta gorpuzkinei su eman izan dietela. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 344. orr.
Roberto Gonzalezekin liskar hura eduki eta hiru egun geroago; egun horretantxe izan nuen orobat elkarrizketa durduzagarri hura Harryrekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 153. orr.
Hala moduzko zubiak, sobera estuak gurdi bati bide egiteko, Pirinioetako mila erreken gainean modurik durduzagarrienean paratuak. Berria - Kultura 2004-12-26