Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ekonomian, oro har, kostu prezioa baino apalagoa den preziotan saltzea da dunpinga; lehiaren aurkako jokotzat jotzen da, eta, beraz, debekatuta dago. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 127. orr.
Merkatu zoladura-prezioa baino are apalago saltzen zuten axurikia, dumping eginez, eta laborari parrasta bat azienden etxean atxikitzera bortxatuak ziren. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 103. orr.
Peter Mandelson Europako Batasuneko Merkataritza komisarioak Txinatik datozen larruzko oinetakoei %19,4ko muga zerga eta Vietnametik datozenei %16,8koa jartzea proposatu du «dumpingari aurre egiteko». Berria - Ekonomia 2006-02-24
Finantzen aldetik ahulenak diren lehiakideak baztertu edo beretu, esportazioan barne-merkatuan baino prezio apalagoak erabili (dumping), edota, baita ere, beren berrikuntzak zabaltzen ez utzi (sarrera-hesiak jarriz), monopoliozko egoeraz baliatu ahal izateko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.
AEBetako dumping-aren aurkako legea dela eta, MME Munduko Merkataritza Elkarteak baimena eman dio Europako Batasunari AEBen aurkako zigorrak ezartzeko. Berria - Ekonomia 2004-02-25
Japoniari aurrena, eta Asiako herrialde industrializatu berriei eta haien atzetik datozenei gero, "gizarte-dumping" bat egitea salatu zaie, hau da, soldata-kostuak eta gizarte-babesa maila artifizialki apaletan atxikitzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.
Maastrichten ondoren ez da prozesu politikoan sakondu, soilik zerbitzuen pribatizazioa etorri da, hezkuntza eta osasuna produktu salgarri bihurtu dituzte, eta dumping soziala eta fiskala areagotu egin dira. Berria - Harian 2005-05-29
dumping a (3); dumping aren (4); dumping aren aurkako (3)