Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehorretik ekarriak ziren diruen kontuak zuzen ote zeuden ez ote zeuden ebatziz joan ginen, zuriak erreala osatu arte batuz lehenik -hirurogei eta zortzi zuri, zilarrezko erreal bat-, eta errealak beste pilotxo banatan batuz, dukatak osatu arte -hamaika erreal, dukat bat-. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 123. orr.
Eta ebatsitako dirua zen, izan ere, barra-barra erortzen zena, toman eta sekin txanpon tatariarrekin batera, dukat eta errublo moskutarrak ere amiltzen baitziren dantzarien gainera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 319. orr.
Aldiz ihiztaria ordaintzen zuten, hiltzen zien otso haundi bakotxarendako 6 dukado, eta 2 dukado otso ttipi bakotxarendako. Herria 2005-11-03
Dukatak urrezko eta errealak zilarrezko. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 122. orr.
Dukat bat trabes baietz hil. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 148. orr.
-Dukat bat kaxa horren truke! -ardoak beroturik bota nion, urrezko dukat bat mahaiaren gainean utzita. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 329. orr.
Azpilkuetaren eraberritzeak egin aitzin, prioretzak ematen zuen 1000 dukat mozkin eta egin ondoan 5 edo 6 mila. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.
Bost dukaten aldera ere ez nuke nik alokatuko. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 238. orr.
berrogeita hamar dukat (4); bi dukat (5); dukat bat (7); dukat eta (6); ehun dukat (3); hamar dukat (8); hamar dukat eta (3); mila dukat (3); mila dukateko (3); urrezko dukat (7); urrezko hamar dukat (3)