Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero asaldatuta airean salto egiten zuen esanez Fieramosca zela eta erronka jotzen zidala duelua egiteko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 202. orr.
Sir Cadoganek jendeari duelurako erronka botatzen pasatzen zuen denboraren erdia, eta pasa-hitz zail eta zentzugabeak asmatzen beste erdia. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 137. orr.
Valmontek, jeloskor, erronka jotzen dio Merteuilekoari, eta markesak Dancenyri Valmontek Cécileri eginikoa kontatuz dio ihardesten: Dancenyk Valmont duelura deitzen du. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 74. orr.
Borrokaldia burutu ondoan, Gorria, Normandoa eta dueluan nire ondoan egondako guztiak beren eginbeharretara abiatuak ziren. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 262. orr.
Dueluaren ondotik, lilura hori mila aldiz biderkatua egiten nuen, Amadisen gisara borrokatu eta garaitu eta gero. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 262. orr.
Beti izan zen oso txarra dueluan... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 171. orr.
Ez zait ideia txarra iruditzen dueluan ikastea; erabilgarria izan daiteke egun hauetakoren batean... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 160. orr.
Baina jendea benetako dueluetan bakarrik hiltzen da, benetako aztiekin, badakizu. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 140. orr.
Viky-k adierazi zuenez, duelua -hogeigarren mendeko pertsona baten ikuspuntutik begiratuta-, erabat, baina erabat gainera, zentzugabea zen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 152. orr.
Elly ados zetorren, baina bere iritziz dueluak kiroltzat hartu behar ziren, eta horrela bai, betetzen zuten beren funtzioa. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 152. orr.
Duelua kuxinak ezkutu gisa erabiliz egiten genuen, ohe gainean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 202. orr.
Emilio Gutierez Caba eta Charo Lopez guztiz kontziente dira esku artean duten lanaren balioaz eta Jose Pascualen zuzendaritzapean mailarik gorena erakusten dute denbora guztian, antzerkian noizean behin sortzen diren antzezpen-duelu miresgarri horietako batekin. Berria - Kultura 2006-01-13
Komunistak, kaletik, duelu-erronka bota zion errepublikarrari, "baldin bahaiz" amorruz betea; bai eta Marroren aitonak erantzun ere: "Nahi duanean eta nahi duan lekuan!". Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 52. orr.
Duelu kontuetara eraman zuen elkarrizketa. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 152. orr.
Norbaitek esan zidan Flitwick duelu-txapeldun izan zela gaztetan; agian bera izango dugu irakasle. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 160. orr.
-Duelu Elkartean sugearekin benetan zer gertatu zen kontatu nahi diot -erantzun zion Harryk. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 169. orr.
duelu elkartean (3)