Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dual 1 iz bi elementu edo banako desberdin dauzkana edo biltzen dituena.

Antropologiak gizarte ugarietan ikertu ditu subiranotasunaren "sistema dualak".  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.

Lacanek erakutsi zigun sistema ez dela duala, baizik eta monoa.  Berria - Kultura   2006-04-30

2 gramatika-numeroaz mintzatuz, bi pertsona edo gauza adierazten dituena.

Sanskritoak bi kategoria izan ordez hiru dituenez (nire begiak, nire belarriak, nire besoak, nire hankak eta abar "dual" delakoan leudeke), [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 151. orr.

Hitzek esanahiz aldatzen dute; gramatika kategoriek ere bai: kategoria horietako batzuk, haiek adierazteko balio zuten formekin batera desagertzen dira (latinak zuen duala, esaterako).  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 179. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus