Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dorpe (orobat torpe g.er.) 1 izond astuna, latza, zaila, gogorra.

Horrekin ez aski, harria atera ondoan, haste lan dorpeena: malda zutari goiti burdin harria karreatzea mandoz, sigi sagaka bidea eginik mendi gainera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.

Hauei ez zitzaien lantegietan lan egiten uzten, beti lan dorpeenetara igortzen zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 154. orr.

Himalaya-tik hurbil diren Pakistan-eko mendietan lur-ikara dorpe bat senditu dute hango jende gaixoek.  Herria   2005-10-20

Bi aldiz agertzen da Berterretxen kantore famatüan, XV. mentean agitüriko gertakari torpe baten üngürüan.  Herria   2001-09-20

Bizitze dorpea ez aski izanez, horra aitzina zauriaren gainean pikoa, 1898ko buruilan Garralda erre baitzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 81. orr.

Erabat bakarrik egotearen sentipenak harlauza baten pisu dorpeaz zanpatzen zidan bihotza.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 75. orr.

Eritasun luze dorpe baten ondotik pausatu da Pierrette Goyenetxe.  Herria   2005-04-28

-Eta hor, itsasoan, aipatzen dituzun mementu dorpeak baditeizke, halarik ere.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 62. orr.

Handiagotzen zen egoera dorpeetan; ihardokitzea zaila zen, aldiz, lehiarik ez zenean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 178. orr.

Eginkizun dorpe eta arriskutsua zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 274. orr.

Batzuendako dorpea dela elkartasuna.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 63. orr.

Bakartasuna zama dorpeegia zen eramateko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 69. orr.

Isiltasun dorpea hedatu zen ostatuaren barnean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 46. orr.

Bere seme zendu berriaz mintzatzeko "gorputza" bezalako hitz dorpea ama batek ez dezake sekula erabil.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 40. orr.

Itxaro Bordak zoragarri azaltzen du hori olerki batean: "Ardura dorpea da idaztea".  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 370. orr.

2 (adizlagun gisa) ik dorpeki.

Gregoriok ez zuela hain dorpe hil nahi, pentsatu izan dut.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 165. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean, izen balioaz)

Ari ginela gau hartan gure lanaren dorpeaz, apez buruzagiak erran zigun: [...].  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 45. orr.

Gauzen dorpea eztitzen zuen barneko indarrak, mundu honen atsegabei zentzu bat emanez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 21. orr.

Joanes arras ahuldurik atera zen, nahiz eta sei hilabetez baizik ez zuen jasan herio zelaien dorpea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 14. orr.

Ene dorpea, alabaina!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 107. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Gainerat, pondu batzuetan, dorpe aire hori nolazpait goxatzen ahal omen litake, erretreta apalenak doi bat goratuz edo hola.  Herria   2003-05-15

Jean-Pierre Raffarin gobernuburuak dauka denen onetan ari dela eta akulatu nahi dituen aldaketak baitezpadakoak direla dorpe-aireño bat kausitzen ahal bazaiote ere.  Herria   2003-05-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aski dorpea (5); dorpe bat (7); dorpe batean (4); dorpe batek (3); dorpe baten (5); dorpe baten ondotik (3); dorpe eta (7); dorpe huntan (3); dorpea da (6); dorpea ez (3); dorpea izan (4); dorpea izanen (3); dorpea zen (3); egoera dorpe (3); eritasun dorpe (5); eta dorpe (5); isiltasun dorpea (3); lan dorpea (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus