Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

doriar 1 izlag/iz antzinako Greziako Doriakoa, Doriari dagokiona; Doriako biztanlea. ik doriko.

Berezitasun hori, hiriak ezin menderatu dituen estatu-boterearen ahultasunaren emaitza dena, [...] Erdi Aroko Europari dagokionez, Erromatar Inperioaren hausturari egotzi behar zaio; eta Grezia arkaikoari dagokionez, berriz, II. milurtekoaren amaierako doriar inbasioei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Apolo Panioniori egin zioten tenplua Akaian ikusitako eran, eta tenplu doriarra deitu zioten, estilo horretan eraikitako lehenengo tenplua doriarren hirian ikusi zutelako.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1810. orr.

2 (arkitekturan)

Honelakoa da Kirinoko tenplu doriarra, eta Efesoko Dianaren tenplu joniarra, Kersifronek egin zuena. Antzinako arkitektoetako batzuek esan dute tenpluak ez direla estilo doriarrean egin behar, akatsak eta desegokitasunak dituztelako beren proportzioetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1550. orr.

Ateen zabalera altueraren arabera egingo da; doriarrak baldin badira, doriarren antzera; eta joniarrak badira, joniarren antzera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2850. orr.

Liburu honetan, ordena doriar eta korintoarrari buruzko arauak eman behar ditut, oro har, horietako bakoitzaren berezitasunak eta ezaugarriak azalduz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1770. orr.

Honela hasi zen koloma doriarra eraikinei gizonaren gorputzak duen proportzioa eta bere sendotasuna eta edertasuna ematen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1810. orr.

Zutabea doriar ordenatakoa baldin bada, beste ordenekiko erkaketa ekartzen du gogora (ordena joniko, korintiar eta abarrekiko), eta elementu horiek [...] espazioan ez dauden elementuak dira: erlazioa elkartze mailakoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estilo doriarrean (9); ordena doriarrean (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus