Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

donuts (orobat donut eta doughnut g.er.) 1 iz

Nahi al duzu donuts bat?  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 329. orr.

Egun, ketxup edo donuts horiek zer diren, nork maneiatu dituen, nondik heldu zaizkigun, nola egin diren... deus ez dakigu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 99. orr.

Amaitu dugu gosaria, mahaia kruasan eta donutsetatik eroritako kafesne tantaz beterik gelditu da, eta eguna argitu du ia erabat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 355. orr.

Zentro dentso horretara erakarritako materia guztia zulo beltz bihurtzen zen eta inguruko orbitako materia guztiak donut baten gisan biltzen zuen zentroa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Donuts kaxa huts hori ikusirik, [...].  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 308. orr.

Azkenean, egunkari batean irakurri nuen donuts partitzaile baterako lanpostua eskaintzen zutela eta hara joan nintzen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 196. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

donuts ak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus