Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

done (92 agerraldi, 8 liburu eta 41 artikulutan; ETCn 1.991 agerraldi) 1 iz santua. (izen soila santuaren izenaren ezkerrean) ik jondoni.

Done Bizente argia, guztiontzat dakar ogia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 38. orr.

Done Saturdiko burgoaren ondoan agertu dira hilobiak, baina 1107. urtekoak dira eliza honen gaineko lehen aipuak.  Berria - Harian   2006-03-22

Zer ote zen ba Done Juan de la Cruz-en mistika, sentimenduaren jainko-erako zalduntza ibiltaria besterik?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 39. orr.

Teok ez zuen batere asmatu deia egin zuenean, zeren Done Mikeli deitu ordez [...] Jose María Escriva dohatsuari deitu baitzion laguntza eske.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 27. orr.

Jondoni Jakobe edo Done Jakue urtea dugu aurtengo hau.  Herria   2004-02-19

Ordutik milaka eta milaka euskal herritarrek eta atzerritarrek egin dute Santiagora arteko bidea, Done Jakue apostoluaren gorpuzkina gurtu eta haren aurrean ahuspez jartzeko erromesaldia.  Berria - Harian   2005-08-24

Une hartan izarrek zeru guztia estali zuten, ñir-ñir egin zuten ur gaineko islak bailiran, Done Jakueren bide zuriari tokia eginez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 182. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Jaun Done Jurgiren gurutze gorria, zelai zurian (Ingalaterrarena), izan zezakeen bere, baina faxistek eta hooligan buruberoek ohostu diote.  Berria - Kultura   2004-11-28

2 (santuaren izenaren eskuinean)

Arabako Jaunak 1167an Aralarko Mikel Doneari egiten dion eskaintza batean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 125. orr.

Ezkutu hura pozarren hartu zuten Esteban Donearen elizan; lur hartako jendeak ikusten zuenean, negar egiten zuen, Lancelot betiko joana zelako.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 88. orr.

Pasa den astelehenean Alberto Magno Donearen eguna ospatu genuen.  Berria - Gaiak   2004-11-18

Hor daukagu Maurizio donea, [...], halakoren batean, lehorte makurren bat nozitu zutelako, euri ongarria erakarri omen zuena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 70. orr.

Aldarea txopako gazteluaren itzalpean atondu zuten, Stella Maris Andre Maria Donearen irudiaren aurrean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 143. orr.

Konjuru gisara botariko otoitz-motoitz horietakoa dirudi, Klara donea eta Gurutze santua biak aurrean paratuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 325. orr.

3 (izenondo gisa)

Ingura ezazu, ene jainkosa, zure gorputz donean pausatzen den hori, eta isur zure ahotik hitz gozoak, Erromatarrentzat, ene andreguren, bake nasaia eskatuz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 35. orr.

Intsentsu atsegina erretzen dugu haren ohoretan beraren aurrean maitasun done eta debotoak sutan jartzen gaituenean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 353. orr.

4 Done Jakue (58 agerraldi 28 artikulutan; orobat Donejakue g.er.) bide ik Santiago.

Done Jakue Bidea Euskal Herritik barrena doa Santiagora.  Berria - Harian   2005-08-24

Oriotik barrena joaten dira Done Jakue Bidea egiten duten erromesak.  Berria - Harian   2005-08-24

Done Jakue bidean gune garrantzitsua da Orreagako herria. Musika erromesaldia egingo dute kostako Done Jakue Bidean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Iruneko Ziudadelako Polvorin erakustokian Done Jakue bidea egin zuenean margotutako akuarelak bildu ditu Antonio Hurtado pintoreak.  Berria - Kultura   2004-08-01

Bi eskalek Done Jakue Bideari ekingo diote, eta bidaian zehar hainbat pertsonaiarekin topo egingo dute.  Berria - Kultura   2004-07-28

Done Jakue bideaz mintzatu da Gasteizen Paulo Coelho, Santa Maria fundazioak gonbidatuta.  Berria - Kultura   2004-03-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus