Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

domaia (orobat domai) 1 iz pena, lastima.

Zer domaia ez baitu makearraren eskuak atxiki! partida hau bestea bezain ederra izan baitzitakeen.  Herria   2001-05-31

Zer domaia haatik Frantziak ez diotela Turkiako dantzarieri hunat jiteko baimenik eman!  Herria   2003-07-24

2 domaia izan ad ad

Domaia da Donibanen ez baita entzuten, zeren eta ene andreak izigarri maite du akordeona.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 154. orr.

Domaia duk bestenaz terroristak baitira zuen artean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 126. orr.

Bai segur balio zuen itzuliak eta domaia da zonbait pilota galdu baitute bi gazte bipil hauek.  Herria   2003-07-31

Domaia zen argia pizterik ez izatea, agerian geratutako zakil txiki hura neure begiez ikusi nahi bainuen, baina ukitu eta ahoan hartzearekin konformatu behar izan nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 76. orr.

-Domaia da Joanikotena...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 356. orr.

Guk ez dugu bisita gidaturako aukerarik eta domaia da!  Berria - Kultura   2004-07-11

Gure ardi manexetarikere bazen ferian bainan aldi huntan pottokarik ez, untsa domaia baita!  Herria   2003-03-06

· -Domaia... -erran zuen aitak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.

Domaia, hor ziren ainitz sobera gazteak zirela azken hogoi urtean gertatu talde eta antzerki forma guzien ezagutza izaiteko.  Herria   2005-03-03

3 damu-domaia (orobat damudomaia g.er.) pl kalte-galerak.

Funditu autoen antolatzea gero eta karioago dela, ixtripu baten ondotik galdetzen -eta ardiesten- diren damu-domaiak ere beti goiti johan.  Herria   2004-02-05

Jujeek, damu domaia horiez gain 300 euro ezarri dituzte Hizkuntz Kontseiluaren gain auzi gastuentzat.  Herria   2004-04-15

Langileen abokatuak bi urteko soldaten araberako kalte ordain edo damu domaia ekonomikoak galdatu ditu.  Herria   2005-10-13

Enpresa legez desegina izanki, AGS lizentzamendu kutxa damu domaien pagatzera kondenatu zuen.  Herria   2004-11-25

Orbe-ren abokatuak 286 000 euroko damu domaien galdera egina zuen auzitegiaren aitzinean.  Herria   2002-10-03

· Maiatz ondarrean Paueko administrazio auzitegiak Herriko Etxea kondenatu du SAGA elkarteari 800 euro damu domai pagatzera.  Herria   2005-07-14

Damu-domai kondu, lauen artean zazpi ehun bat euro eman behar SNCF etxeari.  Herria   2002-12-26

Ardietsi ditu damu-domai gisa 9300 euro, ez berak eskatzen zuen bezenbat bainan ez urrun.  Herria   2004-01-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

damu domai (4); damu domaia (10); damu domaiak (14); damu domaien (4); damu domaietan (3); domaia baita (5); domaia da (19); domaia haatik (4); eta domaia (5); eta domaia da (4); euro damu domaia (5); euroko damu domaiak (4); untsa domaia (9); untsa domaia baita (3); zer domaia (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus