Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dokumentazio (orobat dokumentaziño g.er. eta dokumentazione g.er.) 1 iz dokumentu multzoa.

Nahiz eta dokumentazio ugari eduki eskura, bere obraren iturri nagusia Zelanoren hiru idazlanak dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 735. orr.

30eko hamarkadako hiriari buruzko dokumentazioa biltzen aritu da Mazurski; hala nola liburuak, argazkiak eta agiriak.  Berria - Kultura   2004-07-07

Gerrako kaltetuen elkarteak bi urtean pilatu duen dokumentazio guztia eman zion Lamarkari, eta EAEko Arartekoak aztertuko zuela agindu zien.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Dokumentazioa erakusteko modu errutinatsuagatik, autobusean doazen bidaiariek ezagun dute ohituta daudela polizien presentziara.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 56. orr.

Paperik gabe, dokumentazioa eskatzen bazioten galdua zegoen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 69. orr.

Hazparnera, errefuxiatu politikoaren dokumentazioa eta lana eskuratu ahal izateko paperak betetzera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 190. orr.

Artxibo publikoetako dokumentazioa katalogatzeko.  Berria - Kultura   2004-03-10

Funtsezko lana da sortzen den dokumentazioa gordetzea, historia egiteko.  Berria - Harian   2006-04-01

Duela bi urte hasi ziren dokumentazioa prestatzen.  Berria - Harian   2005-07-20

Urriaren 25a baino lehenago aurkeztu beharko dute taldeko arduradunek dokumentazioa UCIren egoitzan.  Berria - Kirola   2004-09-09

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Berak bakarrik askoz ere gehiago kontatzen du donostiarren izaerari eta historiazko bilakaerari buruz dokumentazio oparoko milaka orri lehorrek baino.  Askoren artean   «Rataplan» - 39. orr.

Izan ere, Arrasaten zegoen dokumentazioa «oso aberatsa» zen.  Berria - Kultura   2004-09-02

Talde bilbotarrak ekainaren 15ean aurkeztu behar du dokumentazio osoa eta oraindik 1,7 milioi euro falta zaizkio eskakizun horiei aurre egiteko.  Berria - Kirola   2004-06-13

1244an Genoan eginiko Kapitulu jeneralak Frantziskori buruzko ahalik eta dokumentazio zabalena biltzea agindu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 275. orr.

Egunkaria SAren dokumentazio ekonomikoa Epaitegiaren esku dagoenean, Atxilotuei dokumentazio faltsua eta armak ere aurkitu zizkietela azaldu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Behin-behineko dokumentazioa eman ziguten azkenean, eta Baionako lantegi batean hartu gintuzten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 192. orr.

Panderojoleak ez beti, baina sarritan agertzen dira soinujolearen ondoan gerraurreko dokumentazioan.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 32. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik dokumental.

Orain naizen bezain alferra nintzen orduan ere dokumentazio-lanerako; eta orain baino lotsagabeagoa edozertaz idazten jartzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 76. orr.

Historia beti eta nonahi, gizarte guztietan, iraupenaren forma espontaneoak, nola antolatuak, erakusten dituen dokumentazio materialak (liburuak, testuak, kontaerak, erregistroak, batzar-agiriak, eraikuntzak, erakundeak, araudiak, teknikak, gaiak, ohiturak eta abar) lantzea eta baliatzea da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 13. orr.

Zentroko arduradunek, gainera, dokumentazio prozesua hasi beharko dute, eta prestakuntza eta lekukotze prozesuari ekin, nagusi egin artean gazteok euren burua jantzi eta lan mundurako treba daitezen. rai Larreko-k, Jose Maria Jimeno Juriok eta beste batzuek, dokumentazio mugak gainditu eta gertatu zenaren isla utzi dute.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

Espainiako Gobernuak ez du batere interesik eta baliabiderik jarri geure eta eskatzaileen dokumentazio eskaerei erantzuteko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Bere alabaren jatorrizko idatziak Amsterdameko Holandako Gerrako Dokumentazio Institutuari (RIOD) utzi zizkion.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 10. orr.

Osasun Txostenen Dokumentazio Zerbitzuaren funtzionamendua eta bertan behar egiten dutenen lan baldintzak hobetzea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Palestinarrentzat beraientzat ere garrantzitsua da dokumentazio atala, askotan ez baitute lehen eskuko informazioa lortzerik.  Berria - Harian   2005-11-26

4 dokumentzio gune (4 agerraldi 3 artikulutan; ETCn 61 agerraldi; orobat dokumentaziogune ETCn 22 agerraldi) dokumentazio zentroa.

Dokumentazio gune hori ikertzaileentzat izango da baliagarria.  Berria - Kultura   2004-12-18

Bertzalde Emazteek diote elkarteak jakinarazten du dokumentazio gune bat daukala zabalik Eihartzea kultur etxean.  Herria   2001-10-25

Elkarteak jakinarazten du dokumentazio gune bat daukala zabalik Eihartzea kultur etxean.  Herria   2001-10-25

Ez duzu ahaztu behar beste bide automatizatu batzuk ere badituzula: CD-Roma, mikrofilmak, mikrofitxak, etab. Horiek guztiak eskura dituzu egun edozein dokumentaziogunetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 343. orr.

5 dokumentazio zentro (34 agerraldi, 2 liburu eta 22 artikulutan; ETCn 448 agerraldi; orobat dokumentazio zentru 6 agerraldi liburu 1ean; ETCn 16 agerraldi)

Badira ere erakusgunetaz bertzalde dokumentazio zentroa, ikus-entzunezkoa eta abar...  Herria   2003-11-27

Liburutegia eta dokumentazio zentroa ez dira oraino idekiak museoan, ez-eta Oteizaren marrazkiak oraino ikusgai.  Herria   2003-05-22

Bildu zerbait biltzen zen, baina Dokumentazio Zentru indartsua nahi genuen osatu.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 29. orr.

Bestalde, Bertsozale Elkarteak, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bitartez, biltze eta artxibatze lan etengabean dihardu, artxibo hori interesik duen ororen esku jarririk.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 26. orr.

Donibane Lohitzuneko Ravel lizeoan ematen zidaten Dokumentazio zentrora joateko baimen berezia.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 136. orr.

Bazkalostean, Bruselako Dokumentazio Zentro Feministako kideekin, Belgikako hainbat emakume talderekin, Amazone elkarte feministarekin eta emakumeenganako indarkeriaren kontrako zentrokoekin bildu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Lehenengo, Mercator ikerketa eta dokumentazio zentroko George Jonesek hitz egingo du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus