Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dokumentalista 1 iz batez ere dokumentuetan oinarrituriko idazlanak ontzen dituena.

Aurretik gertatu ziren industria iraultzek, ehule, irule, garraiolari, muntatzaile, tornulari edo errementarien bizi-modua aldatu zuten, gaur egungoak, aldiz, informazioa prozesatzen eta banatzen dutenen bizi-modua aldatu dute (idazle, dokumentalista, liburuzain, irakasle, diseinatzaile, zuzendari eta abarrena, alegia).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 164. orr.

Iñaki Goiogana dokumentalista eta historialariak gidatu eta lagunduta, Abertzaletasunaren Arteako Agiritegian aurkitu ditu Izagirrek Monzonen poemak, Euzko Deya aldizkariaren Parisko korrespondentzia biltzen zuen karpetan.  Berria - Kultura   2004-11-18

Badaude informatikari eta programatzaile peto-petoak, eta badira kazetari eta dokumentalistak ere.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

1996tik [...] dokumentalista postu bat eta berrikiago lehen mailako erakasle bat emaiten dizkiote aspaldiko elkarteari.  Herria   2001-11-08

2 dokumentalak egiten dituen zinemagilea. ik dokumentalgile.

Hango zinemagintzaren zati bat ezagutzen dugu, aspaldidanik badira-eta oso dokumentalista interesgarriak, betiere egile frantsesen baten laguntzarekin bere ikuspuntua eman diguna.  Berria - Kultura   2006-03-22

Antropologiaren bideetan sartuta, dokumentalistaren lana bete du egileak, erromantizismoa gogora ekartzen duen estetikari muzin egin gabe.  Berria - Kultura   2006-04-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus