Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Doktoregoa lehenbailehen erdietsi nahi dut. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 188. orr.
Hogei urtetako eskuratua zuen jadanik legeetako doktoregoa. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 127. orr.
Nahiz zuzenbidezko bi sailak landu, bakarrik sail kanonikoaren doktoregoa zuen eskatu; bi sailak irakatsi zituen bizkitartean Cahorseko eta Tolosako unibertsitateetan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 15. orr.
Hori ikusita, denbora pasa alde, Doktoregorako ikasgaiak ikastea erabaki zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 153. orr.
EHUn doktoregoa egiten ari da Filosofian. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.
Doktoregoa (biziaren eta kognizioaren arteko erlazioei buruzkoa) eta doktore ondoko egonaldia (Ingalaterrako Sussex-eko Unibertsitatean) egiteko, Eusko Jaurlaritzaren bekak jaso zituen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.
Sistema horretan mailak oso markatuak daude: oinarrizko tituluak ematen dituzte unibertsitate batzuek, bigarren mailan daude lizentzia mailakoak ere ematen dituztenak eta azkenean, erpinean, goimailako titulazioak eta doktoregoa ematen dituzten unibertsitate ezagunenak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.
1983. urtean, gizarte zientzietako doktoregoa bukatu zuen. Berria - Gaiak 2004-09-23
Eta nik neuk ere doktoregoa ahalik eta azkarrenik bururatzea agindu nion 1978an. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 58. orr.
Askoz ere ikerkuntza sakonagoa egiten da doktoregoarekin loturik dauden programak irakasten dituzten sailetan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.
Lan hau egiteko, Eusko Jaurlaritzaren doktorego aurreko beka baten laguntza izan dut. Berria - Kultura 2004-05-05
Hainbat ikasgai irakatsi zituen bai lizentziaturan, bai eta doktoregoan ere. Berria - Kultura 2006-02-09
Gurasoen ustez oraindik doktorego ikastaroetan matrikulatuta nago. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 49. orr.
Hiria uztearekin batean, utzi egin nituen doktorego-ikastaroak ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 36. orr.
Zein diren unibertsitate hoberenak ikasketa jakin batzuetan, edo ikerketa mota batean, edo doktorego programa batean, etab. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 171. orr.
EOSekin eta EGOrekin harreman estuak ditugu, EHUrekin ere musikologia doktorego programa bat dugu eta Baionako kontserbatorioarekin ere lan egiten dugu. Berria - Harian 2005-07-05
Kontzertu guztiak azterketa soziologiko joria egiteko abagune badira, Extremoduroren musikaldi batekin doktorego lana presta liteke gazteriaren kontsumo ohiturei buruz. Berria - Kultura 2004-10-05
Jamila Hussein doktorego tesia egiten ari da Harvardeko Hezkuntza Graduatu Eskolan (AEB). Berria - Mundua 2004-08-08
Bizkaiko geografiari buruzko doktorego tesia amaitzea. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 156. orr.
Bukatu gabe utzi duen doktorego-tesia. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 171. orr.
Elena Urrestarazu Nafarroako Unibertsitateko ikertzailea da eta doktorego tesia aurkeztu berri du. Berria - Gaiak 2004-11-10
Milanoko Unibertsitatean defendatu zuen bere doktorgoko tesia. Herria 2003-07-17
Ander Iturriotz Lauzirika irakasleak bere doktorego-tesian aztertu du boterea gizarte homerikoan. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 93. orr.
bere doktorego (3); buruzko doktorego (3); buruzko doktorego tesia (3); doktorego ikastaroa (5); doktorego ikastaroak (5); doktorego ikastaroetan (3); doktorego programa (6); doktorego tesi (3); doktorego tesia (15); eta doktorego (7)