Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere katearen zama lehenik sentitzen duen emakume dohakabe batek. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 248. orr.
Tony, gizon dohakabe batek eska al lezake asilorik gaur gauerako zure gelan? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 222. orr.
Herri dohakabea eta jende dohakabea! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 314. orr.
Batez ere, errukarri zaizkit nire mujik dohakabe horiek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 476. orr.
Belauniko, otoitz egin zuten azken aldiz izaki dohakabe, bakezale eta on haren alde. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 383. orr.
Maitasuna da paradisu galdua, Adan eta Eba dohakabe haiek, basilisko zitalak atzipeturik, betiko suntsitu ziguten lur aratz amestua. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 154. orr.
Solas egiten bada aipatu jende dohakabe horiekin [...]. Herria 2002-10-10
Behartsu eta dohakabe naiz, baina Jauna da nitaz arduratzen. Elizen arteko biblia Sal 40,18
Zoriontsu ez dena dohakabea al da? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 59. orr.
Ez soilik lehiatu da dohakabe jende horien zorra kitatzera, orobat eman die munta handiko diru kopuru bat. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 87. orr.
Jainkoak ni frogatzeko egin nau dohakabe. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 346. orr.
Dohakabeak egun haietan haurdun daudenak eta bularreko haurrak dituztenak! - 0. orr.
Dohakabea ni! neure herriaren hondamendia eta Hiri Santuaren galera ikusteko jaioa naiz! Elizen arteko biblia 1 M 2,7
Nire dohakabea! krudel hori entzun dizudanez geroztik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 94. orr.
Ene errukarria! ene dohakabea! Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 104. orr.
Donostiak ez du beldurrik, baina hiri dohakabe hau akitua dago. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 96. orr.
Lur beltz, lur amorragarri, lur madarikatu eta dohakabe honen gainean zuhaitz adar bat ikusi zuenetik, urkabea prest zeukan gizonak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 236. orr.
Miletan nahiagoko zukeen goiz dohakabe hartan ez jaiki. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 33. orr.
Gaiztoak bizitza dohakabe eta errukarriz zigortzen baititu eta zintzoak bizitza dohatsuz saritzen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 113. orr.
Kontsumismoa bizitzeko estilo bat bilakatu da, bizitzeko filosofia dohakabe bat. Pako Aristi «Note book», 2005 - 109. orr.
1901eko Lore Jokoen sarrera-hitzaldi dohakabe hartan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 76. orr.
Munduan dudan guztia emanen bainuke abentura dohakabe hori saihestu ahal izateko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 282. orr.
Aspaldi huntan ezindua zagon, ixtripu dohakabe baten ondorioz. Herria 2003-05-29
Argi eta garbi erran zuten han nobela amodio dohakabe batek herrian atxikia zintuzkala. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 368. orr.
Ez itzazue itsu-itsuan sinetsi hitz dohakabe itxurakook, agian itxura besterik ez dira izango eta! Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 135. orr.
-Zerorrek diozun bizibide horretakoa nauzu; eta, mindurak, dohakabeak eta zoritxarrak beren habia hortxe, nire arima barruan, badute ere, ez da horregatik besteen atsekabeetarako urrikalmena aldendu bertatik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 131. orr.
Dohakabeari eskua zabaltzen dio eta behartsuari laguntza ematen. Ireki ahoa zuzentasunez epaitzeko, dohakabe eta behartsuen eskubideak babesteko. Elizen arteko biblia EsZ 31,20
Egunsentian jaikitzen da hiltzailea, behartsua eta dohakabea hiltzen ditu. Elizen arteko biblia Jb 24,14
Zergatik itxi dizkiezu begiak sokatik zintzilikatutako dohakabe horiei? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.
Lagun hurkoa gutxiesten duenak bekatu egiten du; zorionekoa dohakabeez errukitzen dena. Elizen arteko biblia EsZ 14,21
Nori ez zaizkio alderdirik sentikorrenak dardaraz jartzen, ikusten dituenean milaka dohakabe miseriak eta etsipenak beren jatorrizko egoerara jaurtita. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 76. orr.
Dohakabe haiek ozta-ozta alde egiten zuten militarren bidetik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 204. orr.
Mespretxuz, dohakabe gizajoak bazinete bezala begiratzen dizue behin eta berriz. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 22. orr.
Dohakabearen garrasiek jada egindako ekintzak eskatzen al dizkiote, menturaz, itzultzen ez den denborari? Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 48. orr.
Ni ere dohakabe zorigaiztoko bat naizelako. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 184. orr.
Izatearen arintasun jasanezinak oro berdinduko gaitu, sasoi-beteko nahiz elbarri, aberats nahiz pobre, zoriontsu nahiz dohakabe, azken argiaren zantzuan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 123. orr.
behartsu eta dohakabe (3); dohakabe bat (11); dohakabe batek (3); dohakabe baten (6); dohakabe batzuk (3); dohakabe eta (12); dohakabe guztien (8); dohakabe guztien pozbidea (7); dohakabe haiek (7); dohakabe haien (3); dohakabe haren (4); dohakabe hartan (3); dohakabe hau (6); dohakabe hauek (5); dohakabe honek (4); dohakabe hori (11); dohakabe horiek (7); dohakabe horien (3); dohakabe horrek (4); dohakabe horri (3); dohakabe naiz (4); egun dohakabe (6); emakume dohakabe (6); eta dohakabe (11); eta dohakabe naiz (3); gizon dohakabe (4); hiru dohakabe (3); neska dohakabe (3)
adiskide dohakabea (3); arras dohakabea (4); arras dohakabea naiz (4); baina dohakabea (4); dohakabea da (4); dohakabea eta (7); dohakabea eta behartsua (5); dohakabea naiz (6); dohakabea ni (6); dohakabeak egun haietan (3); dohakabeen alde (3); dohakabeen eskubideak (3); duen dohakabea (3); eta dohakabea (4); gure adiskide dohakabearen (3); jende dohakabea (3); nire dohakabea (4)