Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azter ditzagun arretaz erlijio okaztagarri honen dogma zentzugabeak, misterio beldurgarriak, zeremonia amorragarriak eta moral ezinezkoa. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 214. orr.
Ez da dogma bat, nahiz eta beste ikuspuntu batetik, hots, bere erabilera ahalgarriaren alor bakarraren, h[au] d[a], esperientziaren ikuspuntutik oso ederki eta apodiktikoki froga daitekeen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 254. orr.
Ezin da maitemindua egon bi pertsonarekin batera, Jainko maitea, zenbat jende hiltzen da egunero dogma ergel hori dela kausa? Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 171. orr.
Arimaren hilezkortasunaren dogmaren aurka agertu zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 290. orr.
Willard van Orman Quine, Nelson Goodman eta Wilfrid Sellars-ek neopositibismoaren dogma batzuk arbuiatu zituzten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.
Harik eta aita santua bera jaiki, eta, ex cathedra, hutsezintasuna Elizaren dogma deklaratu zuen arte. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 251. orr.
Aurrerapena, zientziaren etorkizuna, teknika eta produkzioa gurtzea mito burgesak dira, XIX. mendean zehar dogma bilakatu zirenak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.
Dogmarik gabeko enpirismoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.
Tiranoen eta haien lekaioen kontra... eta dogma hertsien kontra. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 254. orr.
Gehiegi sinesten duzue biolentzian, dogma ukiezina bailitzan, erlijioetan bezala. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 77. orr.
Dogma horiek faltsuak ziren, baina oso baliagarriak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 137. orr.
Erlijioak giza ekintzak beharrezko direlako dogma ezartzen duenean, legeen zigorrek gogorragoak izan behar dute, eta polizia begiraleago, zertarako-eta gizakiak, halakorik gabe utzikerian eroriko bailirateke, arrazoi horiexek behartuak izan daitezen; baina erlijioak libertatearen dogma ezartzen badu, hori besterik da. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 132. orr.
Heriotza-zigorra tiraniak aldarrikatu zuen lehendabizi, dogma kontu batzuetan eliza nagusiarekin bat ez zetozenen aurka erabiltzeko. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Gaur egun nagusi den kristau dogmak erakusten duenez, Jainkoak paradisu batean bilduko ditu zintzoak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 43. orr.
Hemen Maimonek ez ditu bereziki filosofoak aipatzen, filosofiaren espekulazioa erlijio-dogmari aplikatzen dioten teologoak baizik, mutakallim-n deritzenak, hain zuzen. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 246. orr.
Jarraitzen nuen analisi-metodoa ez zen gehiago liburu-dogma bat; egunean-egunean berrikuskatzen zen, findu zitekeen, gure xedeetara egokitu, arrazoimena, frogak eta hutsegiteak konbinatzen zituen joko sotil batez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.
dogma bat (10); dogma eta (3); dogma ezartzen (3); dogma guztiak (5); dogmak zientzian (5); eta dogma (6); eta dogmak (3); ez da dogma (3); kristau dogmak (3)