Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

doan adlag ezer ordaindu gabe. ik dohainik; urririk.

Sarrera doan da.  Berria - Harian   2005-02-11

Liburuek behintzat doan izan behar dute.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 117. orr.

Doan emango dizut.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 332. orr.

Esker onez (baina hotz antzean, egia aitortzeko) agurtu nituen bi urtez bizilekua eta mantenua doan eman zizkidaten Duhau jaun-andereak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 302. orr.

Nire fede berritua ez dut gogoetetan aurkitu [...] lagun hurkoen artean jasoa baizik, eguneroko maitajardunean Espiritu Santuak doan emana baizik.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 112. orr.

Ez zuen bazkaririk ordaindu: kontua zuelako edo Madame ipurtandiak doan ematen ziolako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 274. orr.

Doan hartu duzue, eman doan.  Elizen arteko biblia   Mt 10,8

Estatuari doan atera zaio urteetan pertsonen zaintza.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

Euskara ikasten duen helduari ikasketak doan atera behar zaizkio, eta doan ez bada, gutxienik, modu eskuragarrian.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Merkantzia hori noizbait saldu behar izango banu, zuri doan eskainiko nizuke.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 175. orr.

Aljerko Lyautey kasernan doan banatzen zitzaien gitane zigarreta merkea erretzen zuen Beinatek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 244. orr.

Doctor Blues Bandek disko berria doan jarri du Interneten.  Berria - Kultura   2006-02-11

Urtean behin doan egiten den kontzertua da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 132. orr.

-Lau dinar -erantzun zion zurginak-, baina zure dohainez gozatzeko aukera emango bazenit, doan egingo nizuke.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 242. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus