Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

distritu (ETCn 305 agerraldi; orobat distrito ETCn 182 agerraldi; distrika g.er., eta distriktu g.er. ) iz administrazio barrutia.

Gare de Lyonen -eta kontu bera lehen egunetan ezagutu nuen hainbat kale eta distritutan ere-, ezerk ez zuen herrietako bizimodurik iradokitzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 297. orr.

San Giovannin bezalaxe distrituko beste herri guztietan ere, animazio berbera zegoen, argi distira ohi ez bezalako berbera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 104. orr.

Gero distrituko administrazioak, tundrako bizimoduak neskatilarentzat zekartzakeen osasun arriskuak zirela eta, barnetegian sartzea erabaki zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 282. orr.

Ez dago epailerik lagun diezazukeenik ez eta abokaturik ere, txotxolotzat hartzeko moduko galderak egiten dizkizutenean; han norbera, distrituko fiskala, takigrafoa eta beraiek besterik ez zegoen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 121. orr.

Distrituko epaileak edo Mexikoko Auzitegi Gorenak hara iritsiko balitz kasua sakonago aztertzeko bide ematen du helegiteak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

-Distrito honetako buru egiten duena...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 36. orr.

1997. urteaz geroztik [Mexikoko] Distritu Federaleko gobernua gidatzen du.  Berria - Mundua   2004-04-04

Hainbat estatu legek oraindik ere 4,7 milioi herritarri bozkatzea eragozten diete 48 estatutan eta Columbia distrituan.  Berria - Mundua   2004-10-27

Luisek distritoen zenbatze sistema azaldu dio, tipularen irudia, gune baten inguruan biribilean kateatzen eta gainjartzen diren distritoak, eta bera bederatzigarrenean bizi dela.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 29. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus