Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

distortsionatu, distortsiona, distortsionatzen (orobat distorsionatu g.er.) 1 du ad distortsioa eragin.

Ikerketen emaitzak desitxuratzea eta haien zentzua distortsionatzea, horra zertaz egon behar genukeen kezkaturik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 194. orr.

Muturrera jota, komunikazioa bera ere eten daiteke, edo sarritan distortsionatu egiten da eta, ondorioz, mezua ez da behar bezala heltzen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 161. orr.

Esportazioen laguntzei eta merkataritza distortsionatzen duten barneko laguntzei buruz ere mintzatu dira Parisen.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

Bada zerbait, baina, bakartasun sentsazio hori baldintzatzen eta distortsionatzen duena.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.

Eta kezkatzen gaitu nola kontatzen zaigun hori guztia, judas begiak, ahur edo ganbil, beti distortsionatzen baitu bestaldean dagoena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 13. orr.

Aaurreko teilatu eta eraikinen formak distortsionatuta ikusten ziren.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 157. orr.

Hirurok elkarrekin igaro ditugun uneak patetikoki distortsionatuz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 81. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Handik berehala, ordea, kontrol-mahaiaren aldetik txistu-hots distortsionatu bat entzun zen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 97. orr.

Hire inbidiak okerbideraturik baizik ezin huen izan nitaz horrelako irudi distortsionaturik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 149. orr.

Teklak zanpatuta, ez nion deus ere aterarazi ohiko soinu distortsionatuaz aparte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

distortsionatu eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus