Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

distiragarri 1 izond distira egiten duena, distiratsua. ik distirant; distirakor.

Denak jantzi zuri eta distiragarriekin apaindurik eta mutil ezin ederragoen itxura hartuta.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 177. orr.

Plaza, batez ere, distiragarria da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.

Strass distiragarriz lotzen ziren zapata ikaragarri altuak, zerurik urrunenera iristeko gai ziruditen plataforma sentsualak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 51. orr.

Azken bertsoa laino atzetik irtendako eguzkia bezain distiragarria da, iturriko ura ez da gardenago.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 89. orr.

Filosofiako arazoek kezkatzen duten edozein pertsona argituk bere begiak orri hauetara begira jartzea aski izango du, bere baitan argitasunik distiragarriena piztu dakion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

2 (izen soila -en atzizkiaren eskuinean)

Kamiseta laburrak agerian uzten duen gerrialdean izerdi-geruza mehea, azal leunaren distiragarri...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 67. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus