Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Distira eta handitasuna ditu inguruan, indarra eta poza bere bizilekuan. Elizen arteko biblia 1 Kro 16,27
Argitsua da jakinduria, itzalezina haren distira. Elizen arteko biblia Jkd 6,12
Haren eskuei distira darie, han baitauka gordea bere indarra. Elizen arteko biblia Hab 3,4
Kirtenari distira emateko gaiaren potea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 189. orr.
Airearekin jostatzen, aireak jostailu zituen hostoei distira emanez. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 31. orr.
Eguzkia beheranzko bidean bazen ere, berebiziko distira atera zion lapurrak gerritik zintzilik zeraman aiztoari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 168. orr.
Gurasoen arreoko zilarreriaren piezei banan-banan distira ateratzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 13. orr.
Ingoren hilarriko letrek distira galdu zuten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 39. orr.
Izarren distirak edertzen du zerua. Elizen arteko biblia Si 43,9
Gure bihotzetan bere obraren distirak argi egiten digun bitartean behinik behin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 173. orr.
Eguzkiak urrezko eta brontzezko babeskiak jo zituenean, distirak argitu egin zituen mendiak, lastargi izekiak bailiran. Elizen arteko biblia 1 M 6,39
Eguzki beteak, gorenean, pozezko distirak eragiten zituen neskaren organdizko soinekoan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 160. orr.
Haren bekozkoak, haren begien distirak adierazi zidaten okerretik nindoala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 219. orr.
Leunaren leunaz eta distiraren distiraz masailak satenaren pareko utzi arte bizarra egin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.
Begien distiran ezagun zuen gogotik hartuko zuela eskupekoa, apezaren ondoan etzatearen ordain. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 144. orr.
Ehun neska-mutil haien atzetik Pekingo printzea etorri zen[...] ehun morroik bultzaturiko gurdixka baten gainean eserita, dena gorri, dena distira. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 144. orr.
"Aita hil egingo da" esan nion neure buruari, zeru zati karratuan izar baten distiraren bila. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 447. orr.
Zaldizkoen oldarra, ezpaten distira, lantzen tximistak! Elizen arteko biblia Na 3,3
Labanaren mihiaren distira miretsi zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.
Faroaren distira bakarrik sartzen zen momentu batez geletan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 137. orr.
Hortz-haginen distira ikusi zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 147. orr.
Eguzkiaren distira honelakoa da, ilargiarena halakoa eta izarrena bestelakoa. Elizen arteko biblia 1 Ko 15,41
Uraren distira bazterretan... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 252. orr.
Irudimenak lizunkeriaren sugarra erraz pitz baitezake [...] edota bihotz garbiaren distira lausotu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.
Quenu-Gradelletarren urdaitegi handiaren distira itzaltzen ari zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.
Gerrialdetik gora metal goriaren distira bezalako argitasunez inguratua. Elizen arteko biblia Ez 8,2
Bere begietan bustiaren distira azaldu zen, nire erantzunak hunkitu izan balu bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.
Izarren distiratik urrun dagoen norbait, gazteentzat eredugarria, profesional aparta. Berria - Kirola 2004-01-02
Zerutik distira handi bat irteten zela iruditu zitzaion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 524. orr.
Lantza Santuak gero eta distira biziagoa zabaltzen zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 282. orr.
Kontrabidean datozen autoen-eta argi-printzek distira urdin-gorri azkarrak eragiten dituzte autobuseko kristaletan eta sabaian. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 196. orr.
Patrikatik zilarrezko domina atera zuen, zilarrezko katea bati lotua, distira berezikoa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 140. orr.
Zakur-zulotik bi distira biribil dagozkio begira-begira. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 227. orr.
Distira hotza eta hutsa zuen harriak. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.
Soldaduari eroria zitzaion buruko musuzapia eta orain haren burusoilak distira izerditsu bat zabaltzen zuen ilunabarreko argi gorrixkaren pean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.
Distira sakon bat begi grisetan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 185. orr.
Distira urrun, hits eta gorrixka zuen, arratsaldeko azken ordukoa. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 208. orr.
-Zuk uste? -begiratu zidan distira nekatu batez-. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 155. orr.
Eguraldiak ere distira berezia eman zion omenaldi egunari. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 171. orr.
Distira harrigarria zuen suzko gurdi bat sartu zen etxeko atetik eta hiru jirabira egin zituen batetik bestera. Halako argiaren distira miragarriaz kanpotik gidatuak eta barrutik indarberrituak, bidearen zati on bat Jainkoari gorazarreak eta gorespenak kantatzen egin zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 759. orr.
Gorputzeko distira harrigarri hura barne-argitasun miragarriaren adierazgarri balitz bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 803. orr.
Iparraldetik zetorren elur eta zilarrezko distira ikusi zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 96. orr.
Haien jolasak eta begien etengabeko distira. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 134. orr.
Kemenezko distira bat begietan, Fionnek ezpata zorrotik atera eta airera altxatu zuen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 156. orr.
Kale-argien distira mamu-sortzailea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.
Saioa ez zen txarra izan, baina distira falta izan zitzaion. Berria - Kultura 2004-12-21
Horri esker lortuko du bertsoak distira. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 107. orr.
Distira gutxiko finalak Antiguan. Berria - Kirola 2006-04-12
Jan Ullrichen parte-hartzeak emango dio distira handien Suitzako Itzuliari. Berria - Kirola 2004-06-12
Jerusalemek distirazko etorkizuna. Elizen arteko biblia Is 33,17 tit
Haren begi lausotuek ezin diote eutsi zure perfekzioaren distirari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 420. orr.
Zailtasun hauen guztion irtenbidea aurkitzean dago Lukrezioren talentuaren distira, ez orain poeta gisan bakarrik, tout court idazle gisan baizik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 13. orr.
Baina Txekiako selekzioaren distira itzaltzen joan zen. Berria - Kirola 2004-06-27
Cenci familiaren distira paregabea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 37. orr.
Hamabost egunez, joko olinpikoen distira mundu osora hedatuko da Greziatik. Herria 2004-08-12
Eta nola ez ikusi gizarteko garailearen distiran berezko tontotasunaren seinale garbi bat? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 193. orr.
Haren begi lausotuek ezin diote eutsi zure perfekzioaren distirari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 420. orr.
Distira marra bat gau beltza ezabatzen. Ilunabarreko eguzki-printza bat sartu zen leiho irekitik, eta haren distira-ildoan hauts-ale urreztatuak zebiltzan dantzan. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 130. orr.
Nahiz eta bertso horrek ez duen izango segur aski [...]. lehen pentsatuaren distira mailarik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 114. orr.
Denek lan aspergarri batekin zokoratu zuten dohaina betirako, bizimodu gris batekin ilundu zuten euren distira-gune bakarra. Pako Aristi «Note book», 2005 - 107. orr.
Argi-distiraren intentsitatea berdina zen kasu guztietan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 48. orr.
Argi-distira zuri-urdin bat irten zen bi makilen muturretik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 296. orr.
Beiraren baten ñirñir iheskorrak olatu baten zilar distira argitzen zuen haien erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.
Kopa, ezkutu, plater eta estatuek zilar- eta urre-distira botatzen zuten ilunpetan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 143. orr.
Hodeiek brontze distira ematen diote itsasoari. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.
Ur sorginduak kristal-distira izoztuak islatzen ditu. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 52. orr.
Begi-distira horrek bihotzetik heltzen badik, arimaren barreneraino sartuko zaik gezi baten antzera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 241. orr.
Jaroslavek ez zion ulertu, baina Kafkaren begirada zeharkatzen zuen labana distira hark konbentzitu zuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 103. orr.
Nahiz eta horrek ez zuen deus aldatzen eta ez zion inongo aldetik ezer kentzen haren gaztetasun-distirari. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.
Ukabilaz beste eskua jo zuen, begietan ohiko ero-distira zuela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 119. orr.
Baina ez nian nahi egiazaletasun-distira bitxi haiek, nahiz eta apur bat kezkagarriak izan, nire zoriona lausotzerik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 176. orr.
Ulermen-distira moduko bat sumatu uste izan zuen aurpegietan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.
Ez baitugu gorputzik, izarren moduan distira egin dezakeenik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 9. orr.
Eguzkiak distira egiten zuen nire buruaren gainean. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 81. orr.
Sinaitik dator Jauna, Seir aldetik sortu da argia bezala, Paran menditik egin du distira. Elizen arteko biblia Dt 33,2
Bere aurpegiak distira egiten zuen hori esaterakoan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 110. orr.
Valentziara iritsi baino geltoki batzuk lehenago Albufera ikusi zen, ispiluaren gisa distira eginez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.
Eguzkia ezkutatzen ari zen itsaso aldetik, eta armadurak distira egiten zuen, hain zegoen garbia. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 87. orr.
Kamamilek distira egiten dute ihintzak zipriztindurik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 118. orr.
Izuak distira egin zuen Juana Bixentaren begietan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.
Emaiezu kemena, eutsi diezaioten; garbi itzazu, distira egin dezaten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 421. orr.
Itzalpean bizi zirenei argiak egin die distira. - 0. orr.
· Izarrek distira dardaratia egiten zuten zeru beltzaren atze-atzetik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 329. orr.
Lantxurda-tantek distira esnetsua egiten zuten ilunpeetan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 142. orr.
Distira eginarazten dizue. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 155. orr.
Tabernan distira-emailearen eta zerrauts freskoaren usaina zegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.
Lasterketa-erratz honek lizarrezko kirten aerodinamiko superfina dauka, diamantea bezain distira-emaile gogor batez tratatua da. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.
Barruan pote handi bat zegoen, Fleetwood markakoa, erratz-kirtenentzako distira-emailearekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 15. orr.
Gizajo hori Gorteko jaunen zapatei distira eragiten Donostian uda alai bat bota nahi izan zuelako. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 37. orr.
Bedeinkatua izan dadila itzain ezezagun hura, ene pentsamenduari distira eragiteko eta, jakin gabetarik, ene arimaren oroitze magiko hau sortzeko ahalmena ukan duenez! Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 72. orr.
Badira zeruko izakiak eta lurrekoak, baina zerukoek eta lurrekoek ez dute distira bera. Elizen arteko biblia 1 Ko 15,40
Txinan ere, distira duen oro ez omen da urre. Berria - Ekonomia 2004-04-30
Teilatuen gaineko zeruak bioleta koloreko distira zuen, ilargirik gabe, izarrik gabe. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 81. orr.
Baina haren begiek berebiziko distira zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.
Sarrailak aho itxiaren gisako distira zuen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 176. orr.
Haren gorputzak harribitxia zirudien, aurpegiak tximistaren distira zuen. Elizen arteko biblia Dn 10,6
Metal goriaren distira zuen, eta suaren antzeko zerbaiten erdian zegoen. Elizen arteko biblia Ez 1,27
· Banbu hostoek zilar distira zuten goizeko argitan, eta haizeak higitzen zituen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.
Ibilbide luzeko trenek hauts gehiago eta neke gehiago zuten gainean, lurralde ezberdinetan zahartu denaren txapa-azala, beste garai bateko ukitu bat, herdoilera iristen ez den distira-ez bat. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 90. orr.
aintzaren distira (3); aintzaren distira eta (3); argi distira (10); argiaren distira (6); argien distira (5); aurpegiak distira (3); aurpegiak distira egiten (3); baina distira (5); baitzuen distira (3); batek distira (4); bateko distira (5); baten distira (21); baten distira ikusi (3); begiek distira (5); begien distira (9); begietako distira (8); begietan distira (10); bere distira (21); beren distira (7); beste distira (4); beste distira bat (4); bezala distira (5); bezalako distira (6); den distira (5); die distira (3)
distira ageri (4); distira ahula (3); distira apur (4); distira apur bat (4); distira atera (3); distira ateratzeko (5); distira ateratzen (7); distira ateratzen ari (3); distira bat (22); distira begietan (3); distira bera (5); distira berde (3); distira berezi (4); distira berezi bat (3); distira berezia (7); distira betean (3); distira bitxi (3); distira bizi (6); distira bizia (6); distira biziak (4); distira botatzeko (3); distira da (3); distira dezan (3)
distira egin (49); distira egin zuen (16); distira egin zuten (9); distira eginez (3); distira egingo (6); distira egitean (4); distira egiten (98); distira egiten duen (4); distira egiten dute (6); distira egiten zion (5); distira egiten zuela (3); distira egiten zuen (37); distira egiten zuten (28); distira eman (5); distira emateko (7); distira ematen (8); distira erakusten (3); distira ere (7); distira eta (35); distira eta beronen (3); distira ez (5); distira falta (3); distira galdu (3); distira galdua (4); distira gorri (9); distira gorrixka (4); distira gutxi (4); distira guztia (3); distira handia (3); distira handiagoa (3); distira handiko (12); distira harrigarri (3); distira hori (7); distira hotz (3); distira hura (7); distira ikus (3); distira ikusi (9); distira ikusi zuen (4); distira ikusten (5); distira iluna (3); distira itzali (3); distira itzaltzen (5); distira izan (5); distira izugarria (3); distira paregabea (3); distira pixka (3); distira pixka bat (3); distira urdin (3); distira urrun (3); distira zabaltzen (3); distira zen (4); distira zerion (4); distira zuen (13); distira zuri (3); distira zuten (10)
du distira (9); duen distira (4); duten distira (3); edo distira (4); egin die distira (3); egin zuen distira (3); egiten du distira (5); egiten zuen distira (4); eguzkiak distira (4); eguzkiaren distira (13); eguzkitan distira (5); eguzkitan distira egiten (4); ere distira (9); errautsen distira (3); eta distira (56); eta distira egin (5); eta distira egiten (5); eta haren distira (3); etengabeko distira (3); ez zuen distira (4); ez zuten distira (3); garai bateko distira (4); gero eta distira (3); haien distira (3); hain distira (4); halako distira (11); halako distira bat (3); haren distira (14); horren distira (3); igurtzi zuen distira (3); ilargiak distira (6); ilargiaren distira (6); izarrek distira (3); izarren distira (3); jainkoaren aintzaren distira (3); koloreko distira (5); labanaren distira (4); lantzak distira (3); longinos lantzak distira (3); uraren distira (3); urrearen distira (5); urrezko distira (3); zen distira (10); zilar distira (4); zuen distira (19); zuen distira ateratzeko (3); zuten distira (11)
argi distirak (4); baten distirak (3); begien distirak (4); distirak eragiten (4); distirak eta (8); eguzkiaren distirak (3); haren distirak (4); ilargiaren distirak (4); izarren distirak (4)
argi haren distiraz (3); begiak distiraz (5); begien distiran (3); bere distiraz (4); distirarik ez (7); distirarik gabe (6); distirarik gabeko (6); distiraz betea (3); distiraz betetako (4); distiraz eta (7); distiraz inguratu (3); eta distirarik (3); eta distiraz (4); ez zuen distirarik (3); izarren distirarik (3)