Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

disoluzio 1 iz gorputz baten molekulak likido batean barreiatzea; barreiatze horrek osatzen duen nahastura. ik soluzio1.

Droga bat gorputzera sartzeko, eraginkorragoa da larruazala ukenduz igurztea disoluzio urtsu batez gaina bustitzea baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Zientzialari bati galdetzen badiogu honetaz, berehala azalduko digu zer gertatzen zaien arrautzaren proteinei, ematen diren polimeroen prozesu fisiko-kimikoak, bertako disoluzioen ezaugarri elektrikoak, fluidoen mekanika, erreologia eta beste prozesu asko.  Berria - Gaiak   2006-04-18

2 irud/hed

Patrizioarekin ez da nahastu behar, hura disoluzio saturatua baitzen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 222. orr.

3 deuseztea, desegitea.

Gaur egun iraultza irudikatzeko era bakarra agintearen disoluzioa da, ez agintearen konkista.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 132. orr.

Baina, ordutik, artea ez da disoluzio orokorraren koska bat estuago egiten duen torloju bat baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.

Spengler-entzat mendebaldea honezkero "zibilizazio" edo disoluzioaren fasean sartua dago, kultura (edo arima) grekoa Alexandro Handiaren ostean bezalaxe, eta erromatarra Zesar-en ondoren.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 207. orr.

Ministro Kontseiluak gorteen disoluzioa agintzen duen dekretua onartu zuen eta, gero, Aznarrek hartutako erabakiaren berri eman zuen hedabideen aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-20

Popper-ek, bestalde, indukzioaren arazoaren disoluzioa aldarrikatu du bere metodologia faltsazionistan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Zientzialari bati galdetzen badiogu honetaz, berehala azalduko digu zer gertatzen zaien arrautzaren proteinei, ematen diren polimeroen prozesu fisiko-kimikoak, bertako disoluzioen ezaugarri elektrikoak, fluidoen mekanika, erreologia eta beste prozesu asko.  Berria - Gaiak   2006-04-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus