Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ontzi bat urez bete, gatz pittin bat disolbatu bertan, [...]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.
Odolean disolbaturiko oxigenoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 157. orr.
Nitrogenoa ez da ondo disolbatzen, ez uretan, ez odolean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.
Kalamuaren osagai nagusia den TCHa ez da hidrosolublea; beraz, infusio batean hartzen badugu, ez da uretan disolbatuko. Berria - Harian 2005-04-17
Elikagaien osagai kimikoak, listuaren edo urdail-urinen eraginez disolbaturik, odolera igarotzen dira urdailaren edo digestio-hodiaren barne-estalduratik zehar. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.
Soluzio asea da tenperatura jakin batean bertan disolbatu daitekeen adina solugarri duena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 299. orr.
Orain, ostera, oso partikula txikitan zatituta dago, eta kasu batzuetan, ia disolbaturik. Berria - Euskal Herria 2004-07-22
Munduaren murruek bat-batean, gar hegalari gisan, ihes egin ez dezaten, hutsunean disolbaturik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 91. orr.
Egunen luzera amaigabean, iragan denbora osoak orain arte apurtuko zukeena, ezabatuz eta disolbatuz, gainerako denboran ezingo litzateke sekula berritu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 63. orr.
Hedatzen dena disolbatu egiten baita, hil, beraz. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 205. orr.
Bazirudien han egoteko arrazoia abstrakzioan disolbatuz zihoala, amesgaizto bat bezala goizargiaren aurrean. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 203. orr.
Artifiziozko kontzeptualizazio hori guztia Ezerezean disolbatzen baita. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 5. orr.
Naturak zer bakoitza berriro bere elementuetara disolbatzen du, baina ez du ezer hutseraino ezerezten. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 45. orr.
Beraz, arimaren izate guztia ere disolbatzea bidezko da, kea goiko aire lekuetan bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 191. orr.
Ur gehiena eta solido disolbatu gehienak kendu egiten zaizkio. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 191. orr.
Presio hori ondo baitator odoleko ura eta solido disolbatuak irazki-unitateetako gune txikitxoetan barrena bultzatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 191. orr.
disolbatu egingo (3); disolbatu egingo (3); disolbatu egiten (5); disolbatu egiten (5); uretan disolbatu (3); uretan disolbatu (3); uretan disolbatu (3); uretan disolbaturik (3): uretan disolbaturiko (3)