Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diskurtso (orobat diskurtso g.er. eta diskurtsu g.er.) 1 iz mintzaldia; solasa.

Diskurtso dotore eta ezinago hobe harilkatuan, liburuaren nondik-norako, helburu eta tekniken berri ematen du.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 8. orr.

Loreak, diskurtso laburrak, kamerak eta folk musika.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 278. orr.

Diskurtso laburrik egiten ez dakite, ostera.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 176. orr.

Txaloek eten egiten dute Thomasen diskurtsoa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 176. orr.

Bashkimek ere txalo egiten du; diskurtsoa etetearren, nire ustez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 176. orr.

Diskurtso zuzenak ziren, benetako komunista batenak, alegia; orduan, denok txalo eta oihu egiten genuen pozik hain gauza zuzenak eta ongi esanak entzutean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 121. orr.

Oraindik ere gogoan zuen Sousa doktoreak barre handiak egin zituela diskurtso luze harekin, hark esandakoaren arabera, zatozte Eguberrietan nirekin afaltzera, batekin labur baitzitekeen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 35. orr.

On Afonso Henriquesek gurutzatuei egin zien diskurtsoa berrirakurtzen duenean, [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 59. orr.

Olatzi batzuetan gogorra egiten zitzaion Martaren diskurtsoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 85. orr.

2 gogoetabidea; arrazoibidea.

Diskurtso honen arabera, lehiakortasunak, lehiak, ez omen dio ekonomiari -eta beraz, gizarteari- inolako onurarik ekarriko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 90. orr.

Batzuk hasi direlako diskurtso bat eraikitzen: garaileen eta galtzaileen diskurtsoa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

Kalapitak izan ziren gure artean, gehienek erranez ezkerren diskurtsoa materialista hutsa zela eta klaseen arteko borrokaren ondorio eta kausa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 95. orr.

Litotesa dugu, itxuraz, bertsolarien ironiarako estrategia nagusia, antitesia eta anafora diskurtsoa antolatzeko baliabide erabilienak diren bezala.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 206. orr.

Politikan dagoen diskurtsoak dio, paradisuan ez gaudela, baina oso ondo gaudela, kasik Leibniz-en "mundu posibleetarik hoberenean" alegia, edo gutxien txarrean, hori omen baita demokrazia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 211. orr.

Diskurtsoak eraikitzen du errealitatea, eta, ikuspegi hainbat diskurtso dagoenez, diskurtso adina mundu dago.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 16. orr.

Onartuta baldintzak argi eta garbi definitzen direla, zilegi izan liteke diskurtsozko multzoak eratzea zuzen deskribatutako harremanetan oinarrituta, arbitrarioak izango ez diren diskurtsozko multzoak, baina, hala ere, ikusezinak iraungo dutenak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 37. orr.

3 (izenondoekin)

Diskurtso erretorikorako argudioak egoki formulatzea da da elocutioaren egitekoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 198. orr.

Beraz ezin daitezke bideak eta helburuak nahastu, lehiakortasun sakratuaren diskurtso ofizialak -edo bakarrak- egin duen bezala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 94. orr.

Diskurtso oportunista eta erreakzionarioaren lekuko ederra da erantzun mota hori ikuspegi kritikodunentzat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.

Enigma horri buruzko diskurtso ulergarri bat osatu behar du erlijioaren filosofiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 264. orr.

Kontzeptu horiek guztiz arruntak dira gure belarrietarako [...] mendebaldeko filosofia guztiaren bizkarrezur eta aldi berean gogoeta-gai nagusi izan baitira joan deneko hogeita bost mendeotan, baita gaurko edozein diskurtso intelektualetako osagai ezinbesteko ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 114. orr.

Godfrey Harold Hardy matematikari handiak zioen: "narrazio zientifiko orok diskurtso metaforikoa du oinarri".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 25. orr.

Honen iritzian, hain zuzen, diskurtso filmikoa zulatu eta hartan irudika ezina azaleratzeko aukera ematen duten "absentziaren figura" horietako bat da begirada hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 120. orr.

Diskurtso light bat badago, jeneralean abertzaleen aurka ustiatzen dena, Estatua pasea dagoela, iraganekoa dela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 18. orr.

Baina diskurtso estetikoari dagokionez, Quousque tandem...! idatzi zuenean batez ere, etengabea eta ozena du euskal arimaren aldarria.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 132. orr.

Horretarako, poesian diskurtso bereziki irrazionala ikusten zuen tradizio jadanik mendetsuaren aurka borrokatu behar izan zuen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 13. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik diskurtsibo.

Honelakorik egiten den aldi gutxi horietan, bertso bakoitza, bere diskurtso-izaera galdu gabe, diskurtso-segmentu bilakatzen den (makro) diskurtsoa sorrarazten da antolabide horri esker.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 196. orr.

Inprobisazioaren berezko baldintzek agintzen diote bertsolariari oro har nabarmen aldatuko ez den diskurtso-egitura bati atxikitzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 187. orr.

Bertsolaritzan izango duten aplikazioari begira, interesgarriagoa da erretorika-kanonak antzinatean ulertzen ziren bezala ulertzea, bertsolariek diskurtso-atalak ontzen ari direnean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 180. orr.

Nolanahi ere, diskurtso-unitate zabalagoren baten osagarri denean ere, bat-bateko bertsoak ez du bere berbaldi izaera inoiz galtzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 187. orr.

Damua beste arlo bateko kontua da, beste diskurtso-mota bati dagokio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 76. orr.

Deskoadratzea erabilera teoriko bat da, inplizituki markoaren diskurtso-balioa azpimarratzen duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 151. orr.

Dena den, zenbait sektoretan diskurtso aldaketak egon direla iruditzen zaie, eta hori irtenbide politikorako prozesurako baikorra dela uste dute.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gainera, nabarmen ikusten da, bai malgutasunaren alde eta baita kontra egiteko bontsai-diskurtsoan ere, kausa-efektu eta post hoc, ergo propter hoc diskurtso faltsua: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 120. orr.

Mediku-diskurtsoaren "kokapen" ezberdinak sakon-sakonetik aldatuak izan dira XIX. mendean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 62. orr.

Naissance de la clinique lanean ikerketaren muina zen mediku-diskurtsoaren enuntziazio-formen aldaketak XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 76. orr.

Ez darabilen hizkuntza normalizazioaren paradigmak, ez lurraldetasunari lotutako eskubide-diskurtsoak, ez elementu fosildu gehiegi dituen ezker-diskurtsoak, eta ez, batez ere, bortxa-salaketa-kexa dinamikan sortu duen pedagogia tamalgarriak balio dute gaur egun euskal herria garatzeko oinarri moduan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 112. orr.

Diskurtso txiki bat da, nolabait, puntu bakoitza, bertsolariak eskala txikian jardun erretoriko guztia errepikatu behar izaten duen azpi-diskurtsoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 190. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ari den diskurtso (3); baina diskurtso (7); bat diskurtso (3); bere diskurtso (7); beste diskurtso (17); beste diskurtso bat (3); beste diskurtso batzuk (3); beste diskurtso mota (3); bi diskurtso (3); buruzko diskurtso (3); da diskurtso (13); den diskurtso (13); dira diskurtso (4); diren diskurtso (3); diskurtso aldaketa (3); diskurtso arteko (4); diskurtso bakarrak (4); diskurtso bat (19); diskurtso batean (5); diskurtso baten (18); diskurtso baten baitan (3); diskurtso batzuk (5); diskurtso berri (3); diskurtso ekonomikoa (3); diskurtso eta (8); diskurtso handi (3); diskurtso hau (4); diskurtso hauek (3); diskurtso honen (4); diskurtso hori (14); diskurtso horiek (5); diskurtso horrek (6); diskurtso horren (6); diskurtso horri (4); diskurtso klinikoak (4); diskurtso koherente (3); diskurtso kritikoak (3); diskurtso kritikoak eta (3); diskurtso molde (4); diskurtso mota (18); diskurtso ofiziala (8); diskurtso ofizialak (3); diskurtso politiko (6); diskurtso politikoa (7); diskurtso politikoan (4); diskurtso politikoaren (3); diskurtso politikoek (3); diskurtso psikiatrikoaren (3); diskurtso unitate (4); diskurtso zientifiko (4); diskurtso zientifikoaren (3); diskurtso zientifikoen (4); du diskurtso (4); duen diskurtso (8); duten diskurtso (3); edo diskurtso (6); edozein diskurtso (3); eta diskurtso (32); ez diskurtso (4); gabeko diskurtso (3); gaineko diskurtso (3); hainbat diskurtso (3); hau diskurtso (3); hori da diskurtso (3); izan da diskurtso (3); lukeen diskurtso (3); zuen diskurtso (3)

aguirrek diskurtsoa (3); aguirrek diskurtsoa aldatu (3); aldeko diskurtsoa (13); bateko diskurtsoa (3); bere diskurtsoa (9); beren diskurtsoa (3); buruzko diskurtsoa (10); da diskurtsoa (8); den diskurtsoa (8); diskurtsoa aldatu (5); diskurtsoa antolatzeko (4); diskurtsoa baino (4); diskurtsoa bere (7); diskurtsoa da (7); diskurtsoa edo (3); diskurtsoa egin (3); diskurtsoa egingo (3); diskurtsoa egiten (3); diskurtsoa entzuten (3); diskurtsoa eta (7); diskurtsoa ez (12); diskurtsoa ez da (7); diskurtsoa izan (4); duen diskurtsoa (6); eta diskurtsoa (7); euren diskurtsoa (3); haien diskurtsoa (4); haren diskurtsoa (3); imazen diskurtsoa (3); jokoetako diskurtsoa (3); lore jokoetako diskurtsoa (3); metafisikako diskurtsoa (3); metodoari buruzko diskurtsoa (3); modu bateko diskurtsoa (3); nire diskurtsoa (3); oteizaren diskurtsoa (3); zuen diskurtsoa (6)

bakarrik diskurtsoaren (3); bere diskurtsoak (4); bere diskurtsoan (6); bere diskurtsoaren (4); buruzko diskurtsoan (3); da diskurtsoak (5); da diskurtsoaren (8); den diskurtsoak (3); den diskurtsoaren (6); dira diskurtsoaren (6); diren diskurtsoak (6); diskurtsoak entzunda (3); diskurtsoak eta (4); diskurtsoak ez (3); diskurtsoan bertan (4); diskurtsoaren maila (3); diskurtsoaren objektu (3); diskurtsoaren objektuak (3); diskurtsoaren ordenan (3); eta diskurtsoak (5); eta diskurtsoaren (6); ez da diskurtsoaren (3); mediku diskurtsoaren (3); ren diskurtsoan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus